10:00etan hasi da Erdi Aroko Azoka
Hasiberria da Erdi Aroko Azoka. Artisauen eta jakien 80 postu jarri dituzte, eta tailerrak eta erakustaldiak ere izango dira. Hona gaurko egitaraua: Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00eta...
Hasiberria da Erdi Aroko Azoka. Artisauen eta jakien 80 postu jarri dituzte, eta tailerrak eta erakustaldiak ere izango dira. Hona gaurko egitaraua:
- Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Gune Historikoan.
- Egur jokoak. Hondarribiko Saindua, Andoain, Donostia eta Urnietako gaztelekuen eskutik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Damarri plazan.
- Antzerkia. Kasino Zaharra antzerki taldearen eskutik eta Esther espartzak idatzitako eta zuzendutako Egutegiko neskak, 18:00etan, Zuloaga Etxean.
- Kontzertua. Miren bakarlariaren Laztantzen nauen eskua izeneko kontzertua, 21:00etan, Erreginaren Baluartean.
Hondarribiko 2012. Erdi Aroko Azoka izenburuko argazki lehiaketa ere martxan jarriko dute azoka bitartean. Aurten bildutako argazkiekin erakusketa egingo dute datorren urtean. Udalaren webgunean kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak.