Zebra bidea nahi dute Altzibarren
Altzibarren, Kaleberriak eta Donepetri kaleak bat egiten duten puntuan, ez dago zebra biderik. Eta asko dira bertatik ibiltzen diren oinezkoak, izan ere, autobus geltoki bat dago bertan. Bizilagunek hainbatetan eskatu dute bertan zebra bidea jartzeko, ...
Altzibarren, Kaleberriak eta Donepetri kaleak bat egiten duten puntuan, ez dago zebra biderik. Eta asko dira bertatik ibiltzen diren oinezkoak, izan ere, autobus geltoki bat dago bertan. Bizilagunek hainbatetan eskatu dute bertan zebra bidea jartzeko, baina oraingoz ez dago. Hala, salaketa marrazki bat agertu da Donepetri kaleko espaloiaren gainean: zebra bidea jartzeko eskatzen du marrazkiak, horrela istripu, kolpe edo harrapatze gehiago gerta ez daitezen.


