Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

X hauskorraren sindromea itzalpetik ateratzeko eguna

Gaixotasuna gizarteratzeko eta sentsibilizazioa bultzatzeko jardunaldia antolatu dute Pasai Antxon biharko Alain Ferreresek (Antxo, 2003) X hauskorraren sindromea du. Lehengo abenduan diagnostikatu diote gaixotasuna, bere gurasoek urteetan mediku, psikologo eta psikiatra askoren kontsultetan ate joka ibili ondoren. Alainek duen gaitzari izena jarrita, bere gaixotasunari buruzkoak ezagutzera eman nahi dituzte gurasoek, eta hori dela eta sentsibilizazio egun bat antolatu dute biharko Pasai Antxon, bizi diren herrian. «Jendeak Alainek duen gaixotasuna zein den jakin dezan nahi dugu», diote gurasoek. Kasua ezagutzera emanda, bizilagunek Alainen portaera hobeto ulertuko dutela espero dute. Alainen gaitzari izena jarri izanak zapore gazi- gozoa utzi du Ferreres Obeso familiaren etxean. «Hasieran ikaragarrizko nahigabea hartu genuen, Alainek bizitza osorako urritasun mentala duela esan digutelako», dio amak, «baina nolabaiteko lasaigarria ere izan da, guk bagenekielako zerbait ez zebilela ondo. Orain, gaixotasuna ezagutuz Alainekin nola jokatu ere hobeto uler dezakegu», gaineratu du aitak. Ferreres Obeso sendia Euskal Herrian X hauskorraren sindromea pairatzen dutenen familiak  biltzen dituen elkartera bildu dira informazio eta babesa eske. Aipatu elkarteak Bilbon du egoitza eta urtean behin, bihar Antxon egingo den jardunaldiaren antzekoa antolatu ohi dute. «Guk berriak izanik, animatu eta Antxon antolatzea erabaki genuen», azaldu dute Alainen gurasoek. Hitzaldia, haurrentzako jarduerak, Antxora etorriko diren elkarteko lagunentzako [...]

admin
Bidasoa
2012/06/08
Ferreres Obeso sendia

Ferreres Obeso sendia

Gaixotasuna gizarteratzeko eta sentsibilizazioa bultzatzeko jardunaldia antolatu dute Pasai Antxon biharko

Alain Ferreresek (Antxo, 2003) X hauskorraren sindromea du. Lehengo abenduan diagnostikatu diote gaixotasuna, bere gurasoek urteetan mediku, psikologo eta psikiatra askoren kontsultetan ate joka ibili ondoren.
Alainek duen gaitzari izena jarrita, bere gaixotasunari buruzkoak ezagutzera eman nahi dituzte gurasoek, eta hori dela eta sentsibilizazio egun bat antolatu dute biharko Pasai Antxon, bizi diren herrian. «Jendeak Alainek duen gaixotasuna zein den jakin dezan nahi dugu», diote gurasoek. Kasua ezagutzera emanda, bizilagunek Alainen portaera hobeto ulertuko dutela espero dute.
Alainen gaitzari izena jarri izanak zapore gazi- gozoa utzi du Ferreres Obeso familiaren etxean. «Hasieran ikaragarrizko nahigabea hartu genuen, Alainek bizitza osorako urritasun mentala duela esan digutelako», dio amak, «baina nolabaiteko lasaigarria ere izan da, guk bagenekielako zerbait ez zebilela ondo. Orain, gaixotasuna ezagutuz Alainekin nola jokatu ere hobeto uler dezakegu», gaineratu du aitak.
Ferreres Obeso sendia Euskal Herrian X hauskorraren sindromea pairatzen dutenen familiak  biltzen dituen elkartera bildu dira informazio eta babesa eske. Aipatu elkarteak Bilbon du egoitza eta urtean behin, bihar Antxon egingo den jardunaldiaren antzekoa antolatu ohi dute. «Guk berriak izanik, animatu eta Antxon antolatzea erabaki genuen», azaldu dute Alainen gurasoek. Hitzaldia, haurrentzako jarduerak, Antxora etorriko diren elkarteko lagunentzako bazkaria eta Reala eta Pasaia futbol taldeetako beteranoen arteko partida Don Boscon. Horixe, herriko jendearen laguntzaz antolatu duten egitaraua. «Pasaiako jendeari eskerrak eman nahi dizkiogu, asko lagundu digutelako antolakuntzan. Udala, Lore Txorta, Pasaia K.E, Reala, Juanjo Bujanda, Mikel Varela, … denek eskaini digute laguntza eta primeran portatu dira», diote gurasoek esker onez.
Diagnostiko berantiarra

Ana Obesok eta Paco Ferreresek 17 hilabeterekin ekarri zuten Alain Ukrainatik, adopzioan. Arazoak antzematen hasi zirenean, umezurtz-etxean igarotako denboran bizitakoen ondorioz  izan zitezkeela pentsatu zuten, baina berehala hasiko ziren bestelako sintomak azalarazten. «Medikutik medikura ibili gara eta denetik zuela esan digute. Beldurra eta larritasunak, autismoa…».
Izan ere, x hauskorraren sindromea duten haurrek, autismoaren sintoma asko izaten dituzte, Alainen kasua ez den arren. Gautenan egin zizkioten autismoaren frogak, eta baita baztertu ere.
Hiperaktibitatea da X hauskorraren sindromea pairatzen dutenen ohiko beste sintoma bat, eta Alainek izan badu, «nahiz eta adinean aurrera egin ahala desgartzera jo ohi duen X hauskorraren sindromea dutenen kasuan», zehaztu du bere amak.
Gaixotasuna, gaur gaurkoz, nahikoa ezezaguna da. Horregatik izaten da diagnostikoa hain berantiarra. Alainen kasuan, azkenik, neurologo batek eman du bere gaitzarekin, proba genetiko baten bitartez. «Lehenbizi erresonantzia magnetikoa egin zioten, eta ondoren proba genetikoa. Harekin antzeman zioten».
Jatorri genetikoa

Gazteleraz X fragil izenez ezagutzen da Alainek duen gaixotasuna. Izenak Lubs izeneko medikuak eginiko ikerkuntzan du jatorria, izan ere, Lubsek gaixotasunaren jatorri genetikoa aurkitzeaz gain, ezaugarri mental eta fisiko zehatz batzuk zituzten pertsonak aurkitu zituen. «Triangelu itxurako aurpegiak, belarri eta kopeta handiak…» azaldu du Ana Obesok. Ezaugarri fisiko horiek, hala ere, gaixotasunaren mailaren araberakoak izaten dira, eta normalean, askoz ere nabarmenagoak gizonetan emakumeetan baino: «Emakumeen kasuan beste x kromosomarekin konpentsatzen dira kaltetutakoaren gabeziak», azaldu du Ana Obesok.
X hauskorra duten umeen koefiziente intelektuala besteena baino baxuagoa izaten da eta, besteak beste, arazoak izaten dituzte arlo motorean eta abstrakzio mailan.
Alainek, esaterako, ez daki idazten eta irakurtzen, eta matematikekin arazo larriak ditu. Aldiz, memoria fotografiko itzela du, oso trebea da teknologia berriekin, eta oso imitatzaile ona.
Gene baten mutazioarengatik

X kromosomaren zati bat partzialki apurtuta dute X hauskorraren sindromea pairatzen dutenek. Nahaste genetikoa da eta gene baten mutazioarengatik sortzen da. X kromosomari loturik dago, mutazioa duen genea kromosoma horren mutur batean dagoelako.
Zelulen proteina gabeziak eragiten du genearen mutazioa, eta, ondorioz genea inaktibo bilakatzen da eta ezin du proteina sintetizatzeko funtzioa burutu.
Gaixotasunak gizonei eragiten die batez ere (1/400) eta emakumeek transmititzen dute, DNAren bitartez, (1/600 litzateke). Gaixotasun hereditarioa da.
Duen eraginarengatik gaur egun lehenengo urritasun mental hereditarioa da, Down Sindromearen aurretik. Euskal Autonomia Erkidegoan 400 kasutik gora diagnostikatu dituzte. Horietatik 135 inguru bihar Antxon sentsibilizazio jardunaldia antolatu duen elkarteko kide dira.

Egitaraua
Goizean
11:00. Hitzaldia Antxoko Kultur Etxean. Elkarteko kideek X hauskorraren sindromearen gainekoak azalduko dituzte. Ondoren, gaixo batek bere egunerokoaren berri emango du.
12:00. Buruhandiak eta erraldiak irtengo dira kalez kale.
13:00. Haurrek zaldian ibiltzeko aukera Gure Zumardian.
14:30. Elkarteko kideen bazkaria Lore Txortan. Bitartean haurrentzako puzgarriak Biteri Plazan.
arratsaldean
17:30. Realeko eta Pasaiako jokalari beteranoen arteko partida Don Boscon. Sarrera doan. Atsedenaldian Pasaiako futbol eskolako haurrek jolastuko dute. Realeko jokalariek opariak banatuko dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.