Soroeta auzoa berritzeko lanak urtebetean bukatu nahi ditu udalak
Soroetaberri, Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa inguruak, eta Donostia, Soroeta, Haizeleku eta Girizi kaleen berritze lanak erritmo onean doaz. Hala azaldu zuten herenegun goizean Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresa eraikitzaileetako eta udaleko ordezkariek auzoko lanetara egin zuten bisita gidatuan. Urtebetean bukatu nahi dituzte. Otsailean hasi ziren Soroeta auzoa berritzen, eta 2013ko maiatzerako bukatu nahi dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin, Orsa eta Otegi Gaztañaga enpresak dabiltza auzoa berritzen. Orain arte, Girizi kalea berritu dute, eta 35 aparkaleku jarri dituzte bertan. Donosti kalea beheranzko norabidean bukatzen ari dira, eta Soroetaberri kalea eta Ama Guadalupekoa berritzen dabiltza orain. Soroetaberriko parkea uztailaren erdialderako bukatu nahi dute. «Hasierako proiektua aldatu egin dugu. Gune berde eta zuhaitzak jarriko ditugu. Orain arte parkea ez zen asko erabiltzen, baina aurrerantzean gehiago erabiltzea espero dugu. Bizilagunentzako izango da bereziki», azaldu zuen Aitor Kerejeta alkateak. Lanetara bisita egiten ari ziren bitartean, Kerejetak bizilagunei izaten ari diren pazientzia eskertu zien: «Oso obra handia da, ia kale guztiak daude obretan, eta horrek eragozpen handiak eragiten ditu, soinua, hautsa… Baina bizilagunen jarrera oso egokia da, eta hori eskertu beharrean gaude. Hala ere, gogorarazi nahi nieke obra gune batean daudela, eta enpresak jarritako seinalizazioa errespetatu behar dute». Oinezkoari lehentasuna Saneamendu sare banatzailea jartzen ari dira zonaldean, [...]
Soroetaberri, Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa inguruak, eta Donostia, Soroeta, Haizeleku eta Girizi kaleen berritze lanak erritmo onean doaz. Hala azaldu zuten herenegun goizean Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresa eraikitzaileetako eta udaleko ordezkariek auzoko lanetara egin zuten bisita gidatuan. Urtebetean bukatu nahi dituzte.
Otsailean hasi ziren Soroeta auzoa berritzen, eta 2013ko maiatzerako bukatu nahi dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin, Orsa eta Otegi Gaztañaga enpresak dabiltza auzoa berritzen. Orain arte, Girizi kalea berritu dute, eta 35 aparkaleku jarri dituzte bertan. Donosti kalea beheranzko norabidean bukatzen ari dira, eta Soroetaberri kalea eta Ama Guadalupekoa berritzen dabiltza orain.
Soroetaberriko parkea uztailaren erdialderako bukatu nahi dute. «Hasierako proiektua aldatu egin dugu. Gune berde eta zuhaitzak jarriko ditugu. Orain arte parkea ez zen asko erabiltzen, baina aurrerantzean gehiago erabiltzea espero dugu. Bizilagunentzako izango da bereziki», azaldu zuen Aitor Kerejeta alkateak.
Lanetara bisita egiten ari ziren bitartean, Kerejetak bizilagunei izaten ari diren pazientzia eskertu zien: «Oso obra handia da, ia kale guztiak daude obretan, eta horrek eragozpen handiak eragiten ditu, soinua, hautsa… Baina bizilagunen jarrera oso egokia da, eta hori eskertu beharrean gaude. Hala ere, gogorarazi nahi nieke obra gune batean daudela, eta enpresak jarritako seinalizazioa errespetatu behar dute».
Oinezkoari lehentasuna
Saneamendu sare banatzailea jartzen ari dira zonaldean, izan ere, orain artekoak ez zituen euri urak eta ur beltzak banatzen. Gainera, bideak berrituko dituzte, oinezkoei lehentasuna emateko. 230 aparkaleku ere jarriko dituzte, lanak hasi aurretik zeuden 235en aldean. «Udan, Soroetako futbol zelaiko aparkalekuak lanek kendutako tokien beharra asetuko du», gehitu zuen Javier Cabanas lanen arduradunak.
Horrez gain, kontsumo baxuko argiak jarriko dituzte Soroeta aldean. Gainera, egingo dituzten lorategietan 150 zuhaitza landatuko dituzte orotara.


