Lezoko gasolindegi batean lapurreta egin zutenak atxilotu ditu Ertzaintzak
Gipuzkoako eta Arabako hainbat gasolindegitan erregai lapurretak egin zituen talde bateko bost kide atxilotu ditu Ertzaintzak. Lapurreta horietatik lehenetarikoak Lezoko Gaintxurizketako gasolindegi batean egin zituzten, behin baino gehiagotan gainera....
Gipuzkoako eta Arabako hainbat gasolindegitan erregai lapurretak egin zituen talde bateko bost kide atxilotu ditu Ertzaintzak. Lapurreta horietatik lehenetarikoak Lezoko Gaintxurizketako gasolindegi batean egin zituzten, behin baino gehiagotan gainera. Zestoan ere egin zituzten lapurretak.
Gasolindegiak itxita zeudenean egiten zituzten lapurretak. Hala, lapurtutako kamioi batean 1.000 litroko ontziak eramaten zituzten lapurretaren gunera, eta zerbitzu guneetako zaintza sistemak baliogabetu ondoren, erregaia emateko gailuak bortxaz zabaldu eta ontzietan sartzen zuten erregaia bonbaketa sistema baten bidez. Ondoren, lapurtutakoa Villabonan zuten pabilioi batera eramaten zuten, handik merkatu beltzean saltzeko.
Zenbait hilabeteko ikerketen ondoren lortu du Ertzaintzak taldeko kideak atxilotzea.

