Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hauts asko harrotu dituen zentral kutsakorra

Donibaneko zentral termikoa 1968an ireki zuten, eta gaur egun gehien kutsatzen duen Gipuzkoako enpresa da. 2005 eta 2007. urteen artean 1.252.089 tona CO2 isuri zituen atmosferara. Kopuru hori Gipuzkoako autoen parkeak isurtzen duena baino handiagoa da. Irekita egon den bost hamarkadatan zentral termikoaren aurkako hainbat ekintza egin dituzte. Horrela, instalazioak lehergailuekin erasotu zituzten 1980ko hamarkadaren bueltan, eta azken urteetan protestaldiak egin dituzte hainbat eragilek termikaren kontra. Horien artean sonatuenetakoa Greenpeace ekologia taldeko hainbat kide tximiniara igo zirenean, eta Stop CO2 leloa margotu zutenean, 2007ko martxoan. Urte pare bat lehenago, orduan Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen sailburua zenak, Sabin Intxaurragak, Pasaiako zentrala ixteko eskatu zuen: “Denok nahi dugu Pasaiako zentral termikoa ixtea, oso kutsakorra delako, zaharkituta dagoelako, eta Kyotoko Ituna betetzeko bidean oztopo handia delako. Euskal Autonomia Erkidegotik, berotegi efektua sortzen duten gas kutsakorrak aireratzen dituen bigarren enpresa da”. Bere ordezko Esther Larrañaga ere antzeko moduan mintzatu zen. Tokian tokiko erakundeak ere kexu izan dira termikarekin. Pasaiako eta Lezoko udalek ere hainbatetan egin dute ixteko aldarrikapena. Pasaiakoak, Greenpeacerekin batera, salaketa jarri zuen termikaren kontra, baina EAEko Auzitegi Gorenak termikaren jarduera onetsi zuen iaz. Termika ixteko taldea sortu zuten ere: Pasaian termikarik ez! taldea. Orain dela bost urte sortu zuten eskualdeko [...]

admin
Bidasoa
2012/06/08

Donibaneko zentral termikoa 1968an ireki zuten, eta gaur egun gehien kutsatzen duen Gipuzkoako enpresa da. 2005 eta 2007. urteen artean 1.252.089 tona CO2 isuri zituen atmosferara. Kopuru hori Gipuzkoako autoen parkeak isurtzen duena baino handiagoa da.

Irekita egon den bost hamarkadatan zentral termikoaren aurkako hainbat ekintza egin dituzte. Horrela, instalazioak lehergailuekin erasotu zituzten 1980ko hamarkadaren bueltan, eta azken urteetan protestaldiak egin dituzte hainbat eragilek termikaren kontra. Horien artean sonatuenetakoa Greenpeace ekologia taldeko hainbat kide tximiniara igo zirenean, eta Stop CO2 leloa margotu zutenean, 2007ko martxoan. Urte pare bat lehenago, orduan Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen sailburua zenak, Sabin Intxaurragak, Pasaiako zentrala ixteko eskatu zuen: “Denok nahi dugu Pasaiako zentral termikoa ixtea, oso kutsakorra delako, zaharkituta dagoelako, eta Kyotoko Ituna betetzeko bidean oztopo handia delako. Euskal Autonomia Erkidegotik, berotegi efektua sortzen duten gas kutsakorrak aireratzen dituen bigarren enpresa da”. Bere ordezko Esther Larrañaga ere antzeko moduan mintzatu zen.Greenpeace erakunde ekologistako kideak, termikako tximinia

Tokian tokiko erakundeak ere kexu izan dira termikarekin. Pasaiako eta Lezoko udalek ere hainbatetan egin dute ixteko aldarrikapena. Pasaiakoak, Greenpeacerekin batera, salaketa jarri zuen termikaren kontra, baina EAEko Auzitegi Gorenak termikaren jarduera onetsi zuen iaz.

Termika ixteko taldea sortu zuten ere: Pasaian termikarik ez! taldea. Orain dela bost urte sortu zuten eskualdeko hainbat lagunek. Manifestaldiak, martxak eta beste hainbat ekintza egin zituzten. Orain euren eskakizuna gertuago dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.