Denis Itxasok hondakinen kudeaketari buruz hitz egingo du astelehenean Antxon
PSE-EEko Denis Itxasok bere alderdiak hondakinen arazoen gainean duen jarrera azalduko du datorren astelehenean (Hilak 11) Antxoko Kultur Etxean. Hitzaldia 18:00etan hasiko da. Trintxerpen egin zuten hitzaldiaren ondoren, eta “jaso dituzten eskari ugarien ondorioz” atez ateko sistemaren kontra daudela plazaratu nahi dute beste behin sozialistek, eta beraien apustua bosgarren edukiontziaren aldekoa dela berrestu dute. Bilduk atez ateko sistema “inposizio” bidez ezari nahi duela salatu dute, eta sistema “zikina, osasungaitza” izateaz gain orain martxan dena baino garestiagoa dela salatu dute. Pasaitarrei herrian atez atekoaren kontra burutzen ari den sinadura bilketa parte hartzera deitu dituzte, baina era berean, EAJri egotzi diote “Gipuzkoarrok egun bizi dugun egoera dramatikoaren ardura”, aldundiak Bilduren aurrekontuak babesteagatik. Era berean, Pasaiako Ezkerraren jarrera salatu dute: “Pasaian, Xabier Pomboren laguntza ordainezinari eske, atez atekoa ezarrriko dute”, kexatu dira.”Sozialistok ez ditugu kontsulta baten bidez ezkutatuko Gipuzkoako EAJ eta Pasaiako Xabier Pomboren axolagabetasun politikoa”.
PSE-EEko Denis Itxasok bere alderdiak hondakinen arazoen gainean duen jarrera azalduko du datorren astelehenean (Hilak 11) Antxoko Kultur Etxean. Hitzaldia 18:00etan hasiko da. Trintxerpen egin zuten hitzaldiaren ondoren, eta “jaso dituzten eskari ugarien ondorioz” atez ateko sistemaren kontra daudela plazaratu nahi dute beste behin sozialistek, eta beraien apustua bosgarren edukiontziaren aldekoa dela berrestu dute.
Bilduk atez ateko sistema “inposizio” bidez ezari nahi duela salatu dute, eta sistema “zikina, osasungaitza” izateaz gain orain martxan dena baino garestiagoa dela salatu dute.
Pasaitarrei herrian atez atekoaren kontra burutzen ari den sinadura bilketa parte hartzera deitu dituzte, baina era berean, EAJri egotzi diote “Gipuzkoarrok egun bizi dugun egoera dramatikoaren ardura”, aldundiak Bilduren aurrekontuak babesteagatik. Era berean, Pasaiako Ezkerraren jarrera salatu dute: “Pasaian, Xabier Pomboren laguntza ordainezinari eske, atez atekoa ezarrriko dute”, kexatu dira.”Sozialistok ez ditugu kontsulta baten bidez ezkutatuko Gipuzkoako EAJ eta Pasaiako Xabier Pomboren axolagabetasun politikoa”.

