Bermeora joateko autobusa antolatu dute
Pasaiako jokalariak animatzera joateko autobusa 11:00etan irtengo da Marealta ondotik 3. Mailarako Igoera Fasean ari da Pasaia, eta bihar Bermeoren kontra jokatu behar du bigarren partida. Lehenengoa joan zen larunbatean jokatu zuen, Gasteizko San Martin taldearen kontra, eta baita irabazi ere, 2-0. Zaleak taldea animatzera Bermeora joan daitezen, autobusa antolatu du Pasaia KEk. 11:00etan irtengo da autobusa Antxoko Marealtatik. Autobusa doan da, jokalari zuri-gorriek hartuko dituztelako autobusaren kostuak beren gain. Zelairako sarrerak 7 euro balio du.
Pasaiako jokalariak animatzera joateko autobusa 11:00etan irtengo da Marealta ondotik
3. Mailarako Igoera Fasean ari da Pasaia, eta bihar Bermeoren kontra jokatu behar du bigarren partida. Lehenengoa joan zen larunbatean jokatu zuen, Gasteizko San Martin taldearen kontra, eta baita irabazi ere, 2-0.
Zaleak taldea animatzera Bermeora joan daitezen, autobusa antolatu du Pasaia KEk. 11:00etan irtengo da autobusa Antxoko Marealtatik. Autobusa doan da, jokalari zuri-gorriek hartuko dituztelako autobusaren kostuak beren gain. Zelairako sarrerak 7 euro balio du.


