Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak salduko dituzte Filatelia Erakusketan

Hilaren 21etik 24ra XVII. Filatelia Erakusketa antolatuko dute Amaia Kultur Zentroan, eta, ekitaldi horretan, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak aurkeztuko dituzte. Batzordearen asmoa da konpainien eta desfilearen beraren proiekzioa zabaltzea, Iñaki Arruabarena Jeneralak aipatu bezala: “ekimen honen bitartez lortu nahi dena da Alardea osatzen duten Konpainiak Irundik kanpo ezagutzea, atentzioa ematea eta jendea gure jaiez interesatzea”. Orain bi urte editatu zituzten lehen zigiluak, Behobia eta Katea auzoetako konpainietako harmarriekin pertsonalizatuak. Horiekin batera San Martzial ermitako dorrearen urteurrena zela-eta beste zigilu bat egin zuten. Orduan, Agintarien Batzordeak eta Filatelia eta Numismatika elkarteak erabaki zuten bi urtero sanmartzialekin harremana duten irudi berriak aurkeztea. ”Orduan jada erabaki zen bi urtetik behin Alardeko bi konpainiatako harmarriekin beste bi zigilu ateratzea. Harrera bikaina izan zuen hasiera-hasieratik ekimen horrek”, esaten du Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko Carlos Hernández presidenteak. Nolanahi ere, hitzarmena aurretik, alardearekin eta hiriko festarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratuak zituen Filatelia eta Numismatika elkarteak, tokiko artisten diseinuekin: Kantinera (1980), Alardearen mendeurrena (1981), Jenerala (1982), Eskopetaria (1984), Artxeroak (1986), Desfilea (1988), Kanoiak (1990), Danborrada (1992), San Juanen ikuskaketa egiten (1994), San Martzialeko ereserkia (1996), Zalditeriako eskola (1998), Zalditeriako kantinera (2000), Banderaduna (2002), Turutaria (2004), Baseliza [...]

admin
Bidasoa
2012/06/07

Hilaren 21etik 24ra XVII. Filatelia Erakusketa antolatuko dute Amaia Kultur Zentroan, eta, ekitaldi horretan, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak aurkeztuko dituzte. Batzordearen asmoa da konpainien eta desfilearen beraren proiekzioa zabaltzea, Iñaki Arruabarena Jeneralak aipatu bezala: “ekimen honen bitartez lortu nahi dena da Alardea osatzen duten Konpainiak Irundik kanpo ezagutzea, atentzioa ematea eta jendea gure jaiez interesatzea”.

Bidasoa konpainia

Meaka konpainia

Orain bi urte editatu zituzten lehen zigiluak, Behobia eta Katea auzoetako konpainietako harmarriekin pertsonalizatuak. Horiekin batera San Martzial ermitako dorrearen urteurrena zela-eta beste zigilu bat egin zuten. Orduan, Agintarien Batzordeak eta Filatelia eta Numismatika elkarteak erabaki zuten bi urtero sanmartzialekin harremana duten irudi berriak aurkeztea. ”Orduan jada erabaki zen bi urtetik behin Alardeko bi konpainiatako harmarriekin beste bi zigilu ateratzea. Harrera bikaina izan zuen hasiera-hasieratik ekimen horrek”, esaten du Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko Carlos Hernández presidenteak.

Nolanahi ere, hitzarmena aurretik, alardearekin eta hiriko festarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratuak zituen Filatelia eta Numismatika elkarteak, tokiko artisten diseinuekin: Kantinera (1980), Alardearen mendeurrena (1981), Jenerala (1982), Eskopetaria (1984), Artxeroak (1986), Desfilea (1988), Kanoiak (1990), Danborrada (1992), San Juanen ikuskaketa egiten (1994), San Martzialeko ereserkia (1996), Zalditeriako eskola (1998), Zalditeriako kantinera (2000), Banderaduna (2002), Turutaria (2004), Baseliza (2006), Karabina eta danborra (2006) eta Komandantea (2008).

Horiez gain, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak San Martzialetako jaiei eskainitako zigilua atera zuen 2006an, jai popularren gaineko serie baten barruan. Herri Jaiei buruzko serie baten barruan; zigilu hori egiteko 1951ko jaietako kartel iragarlea erabili zuten, Gaspar Montes Iturriozek egindakoa.

Zigilu berriak, eta 2010ean argitaratutakoak, salgai izango dira hilaren 21etik 24ra, Amaian.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Ekonomia, Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa zentroa Illunbera lekualdatuko dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.