Juul sari bana jaso dute Antton Kazabonek eta Jokin Mitxelenak
Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul Hauteskunde Literarioaren 14. ekitaldia egin dute aurten. 53 izan dira bertan parte hartu duten ikastoletako ordezkariak. Liburuen arloan 15.745 boto jaso dituzte, eta ilustratzaileenean 8.360. Boto horien ondor...
Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul Hauteskunde Literarioaren 14. ekitaldia egin dute aurten. 53 izan dira bertan parte hartu duten ikastoletako ordezkariak. Liburuen arloan 15.745 boto jaso dituzte, eta ilustratzaileenean 8.360.
Boto horien ondorioz, Antton Kazabonek sari bat jaso du Hamaiketan igerilekuan lanagatik. Haurrek, euren botoen bidez, bestalde, ilustratzaileak ere saritu dituzte. Horietako sari bat Jokin Mitxelena oiartzuarrak jaso du, eta beste bat Patxi Gallego oreretarrak.
Sari banaketa maiatzaren bukaeran egin zuten, Zizur Txikian (Nafarroan).

