Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondartzako aparkalekua kudeatzen hasiko da bihar Eusko Jaurlaritza

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, kirol kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtean udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luzatzeko akordiorik sinatu ez dutelako, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Hondartzako aparkalekuak 550 plaza ditu eta bihar hasiko da kudeatzen Jaurlaritza. Portuetako arduradunak esan zuen hondartzako parkinak orain arte udan funtzionatu duen bezala jarraituko duela lanean, hau da, orduka ordaindu beharreko aparkalekua izango dela, eta sarreran hesi bat izango duela. «Alde bakarra prezioa izango da. Tarifak, Euskadiko portu gune guztietan erabiltzen diren berberak izango dira, udalenak baino %25 merkeagoak», azaldu zuen Asensiok. Hala, hondartzako aparkalekua ordutegi berean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Ramon Iribarren pasealekuan eta Lurgorriko aparkalekuan aldaketak izango dira, bestalde. TAO sistemarekin kudeatu dituzte orain arte, baina bertakoek aparkatzeko gune bihurtuko dira bihartik aurrera. Asensiok azaldu zuenez, «bertakoentzako doaneko 300 aparkaleku izango dira». Udalak emango ditu bertakoentzako txartelak, eta ez duenak, kirol kaiko Kapitaintza eraikinera joan behar du horien bila; txartelak eskatzeko 943 64 17 11 telefonora zenbakira ere dei daiteke. Gainontzeko urteetan bezala, hondarribiarrek udako hilabeteetan hondartzako aparkalekua erabiltzeko txartela eskura dezakete, 20 euroan. Udalak, Foru kalea eta Ardora arteko aparkalekuak kudeatuko ditu, [...]

admin
Hondarribia
2012/06/07

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, kirol kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtean udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luzatzeko akordiorik sinatu ez dutelako, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu.

Hondartzako aparkalekuak 550 plaza ditu eta bihar hasiko da kudeatzen Jaurlaritza. Portuetako arduradunak esan zuen hondartzako parkinak orain arte udan funtzionatu duen bezala jarraituko duela lanean, hau da, orduka ordaindu beharreko aparkalekua izango dela, eta sarreran hesi bat izango duela. «Alde bakarra prezioa izango da. Tarifak, Euskadiko portu gune guztietan erabiltzen diren berberak izango dira, udalenak baino %25 merkeagoak», azaldu zuen Asensiok. Hala, hondartzako aparkalekua ordutegi berean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du.

Ramon Iribarren pasealekuan eta Lurgorriko aparkalekuan aldaketak izango dira, bestalde. TAO sistemarekin kudeatu dituzte orain arte, baina bertakoek aparkatzeko gune bihurtuko dira bihartik aurrera. Asensiok azaldu zuenez, «bertakoentzako doaneko 300 aparkaleku izango dira». Udalak emango ditu bertakoentzako txartelak, eta ez duenak, kirol kaiko Kapitaintza eraikinera joan behar du horien bila; txartelak eskatzeko 943 64 17 11 telefonora zenbakira ere dei daiteke. Gainontzeko urteetan bezala, hondarribiarrek udako hilabeteetan hondartzako aparkalekua erabiltzeko txartela eskura dezakete, 20 euroan. Udalak, Foru kalea eta Ardora arteko aparkalekuak kudeatuko ditu, TAO sistemarekin.

Bentako aparkalekuan, bestalde, aldaketak egingo dituzte. Hala ere, Asensioren arabera, «udala inguruan egiten ari den lanak bukatzera» itxaroten ari dira. Lanak bukatuta, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko du aparkaleku hori ere, hondartzako aparkalekuko balditza berberekin. Sarreran hesi bat izango du, eta ordu bakoitzaren prezioa ordu batekoa da.

Informazio eza
Udaleko gobernu taldeak adierazi duenez, erabat «minduta» dago Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak Hondarribiko Udalarekiko azaldu duen «begirune eza» dela eta. Hala, bukatutzat eman dute Eusko Jaurlaritzarekin izan duten hamar urteko lankidetza. «Portuen zuzendaritzak eskubide osoa du aparkaleku horiek kudeatzeko, hori ezin da ukatu. Baina onartezina dena da Hondarribiko Udalak komunikabideen bidez jakin behar izatea nola kudeatuko diren itsas eremuko aparkalekuak eta mantentze lanak», esan du Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak. «Pena da, baina Portuen zuzendaritzaren asmoa diru bilketa da, besterik gabe; orain arte ondo zebilen eremu bat orain arazoak ematen hasiko da», gehitu du.

Hondarribiko Bilduk ere Bentako eta Hondartzako aparkalekuetako zerbitzuaren gaineko «informazio eza» salatu du. «Jende asko hurbildu zaigu, baita BAZ bulegora joan ere, aparkaleku horiek zein egoeran dauden jakin nahian». Bi erakundeen arteko adostasun ezaren gaineko «nahigabea» azaldu du Bilduk, «nahiz eta gure taldea bertan ematen zen TAO zerbitzuaren ereduarekin ados ez egon».

Ramon Iribarreneko aparkalekuak bertakoentzat izango dira.

Ramon Iribarreneko aparkalekuak bertakoentzat izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.