Dantza solteko 57. Haur Txapelketa jokatuko da larunbatean Trintxerpen
Ekitaldiz josita heldu da Musikaz Blai jaialdia bere bigarren eta azken asteburura. Euskal dantza izango da larunbatean eguneko protagonista. Izan ere, goizean Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute bertan, Donostiako Eskola, Oiartzungo Haurtzaro, San Pedr...
Ekitaldiz josita heldu da Musikaz Blai jaialdia bere bigarren eta azken asteburura. Euskal dantza izango da larunbatean eguneko protagonista. Izan ere, goizean Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute bertan, Donostiako Eskola, Oiartzungo Haurtzaro, San Pedroko Lamiak eta Antxoko Alkartasuna dantza taldeetako haurrekin.
Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako Dantza Solteko 57. Haur Txapelketa jokatu dute Gudarien Enparatzan, 18:00etatik aurrera.
20:00etan berriz, txistularien V. alardea irtengo da Serafin Esnoala plazatik, eta ilunabarra girotzeko Antxoko Alkarkide taldearen dantza emanaldia izango da plaza berean.
Musikaz Blai, baina, ez da larunbateko egitaraura mugatzen. Gaur musika eskolako ikasleen kontzertua dago Gudarien Enparantzaz 19:30ean, eta 20:00etan, Itsas Mendi Txistu Taldearena. Bihar, berriz, Serafin Esnaola plazan, musika joera berriak lantzen dituzten Pasaiako lau talderen kontzertuarekin gozatu ahal izango da, 18:30etik aurrera, eta txikienek Gudarien Enparantzan izango dute beren gunea. 17:30ean buruhandiak irtengo dira, eta 18:30etik aurrera, berriz, Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia izango da.

