Bioaniztasuna, gelan
Ohiko ikasgaiez gain, Eskola Agenda 21ek ingurumenarekin lotutako gaiak jorratzeko aukera ematen die ikasleei. Hala izan da Lezo Herri Eskolan eta Lezo Institutuan. Aurtengo ikasturtean ikasleek jorratu duten gaia bioaniztasuna izan da, eta ekaina izanik, egindako lanari errepasoa egin diote ikasleek. Errepaso hori, baina, ikasgeletatik kanpo egin zuten. Gezala Auditoriumean hain zuzen ere. Azterketaren emaitza udaleko ordezkariei erakutsi zieten, Eneko Lartige Ingurumen zinegotziari eta Leire Beteta arlo horretako teknikariari. Bioaniztasunaren esparru zabala dela argi utzi zuten ikasleek. Landareditik eta faunatik harago badaudela gauzak, alegia. Horren barruan pertsonak ere sartzen dira, eta ikaskideen, gurasoen eta senideen hainbat faktore neurtu dituzte, bioaniztasunaren ikuspegitik. Faktore horiek honakoak dira, besteak beste: jatorria, hizkuntza, altuera… Konpromisoak eta eskaerak Bi ikastetxeetako ikasleek euren konpromisoak aurkeztu zizkieten udaleko ordezkariei. Horrela, animalia zein landare exotikoak ez erosteko konpromisoa hartu dutela esan zuten, «inbaditzaile bihurtu daitezkeelako eta gure ekosisteman eragin dezaketelako». Horrez gain, kultura eta hizkuntza aniztasuna «bioaniztasunaren parte» bezala ulertzen dutela jakinarazi dute, eta babestu behar den ondare bezala kontsideratuko dutela Udalari eskakizunak ere egin zizkieten Gezalako ekitaldian. Horrela, bioaniztasuna babesten jarraitzeko eskatu diote. Gainera, tokiko bioaniztasunean eragin dezaketen azpiegiturak ekiditeko behar beste neurri hartzeko galdegin dute, kanpo kaia eta Gaintxurizketako plataforma logistikoa, hain zuzen ere. Horrez [...]
Ohiko ikasgaiez gain, Eskola Agenda 21ek ingurumenarekin lotutako gaiak jorratzeko aukera ematen die ikasleei. Hala izan da Lezo Herri Eskolan eta Lezo Institutuan. Aurtengo ikasturtean ikasleek jorratu duten gaia bioaniztasuna izan da, eta ekaina izanik, egindako lanari errepasoa egin diote ikasleek.
Errepaso hori, baina, ikasgeletatik kanpo egin zuten. Gezala Auditoriumean hain zuzen ere. Azterketaren emaitza udaleko ordezkariei erakutsi zieten, Eneko Lartige Ingurumen zinegotziari eta Leire Beteta arlo horretako teknikariari.
Bioaniztasunaren esparru zabala dela argi utzi zuten ikasleek. Landareditik eta faunatik harago badaudela gauzak, alegia. Horren barruan pertsonak ere sartzen dira, eta ikaskideen, gurasoen eta senideen hainbat faktore neurtu dituzte, bioaniztasunaren ikuspegitik. Faktore horiek honakoak dira, besteak beste: jatorria, hizkuntza, altuera…
Konpromisoak eta eskaerak
Bi ikastetxeetako ikasleek euren konpromisoak aurkeztu zizkieten udaleko ordezkariei. Horrela, animalia zein landare exotikoak ez erosteko konpromisoa hartu dutela esan zuten, «inbaditzaile bihurtu daitezkeelako eta gure ekosisteman eragin dezaketelako».
Horrez gain, kultura eta hizkuntza aniztasuna «bioaniztasunaren parte» bezala ulertzen dutela jakinarazi dute, eta babestu behar den ondare bezala kontsideratuko dutela
Udalari eskakizunak ere egin zizkieten Gezalako ekitaldian. Horrela, bioaniztasuna babesten jarraitzeko eskatu diote. Gainera, tokiko bioaniztasunean eragin dezaketen azpiegiturak ekiditeko behar beste neurri hartzeko galdegin dute, kanpo kaia eta Gaintxurizketako plataforma logistikoa, hain zuzen ere. Horrez gain, korridore ekologikoak zehaztu eta garatzea izan zuten hizpide ikasleek. Udaleko ordezkariek euren eskakizunak aintzat hartuko dituztela esan zieten.
Datorren urtean hondakinak aztertuko dituzte. Ikasleek atez atekoaren ezarpenean partaide izan nahi dutela iragarri dute.

