Haur eta gazteak elkar topatzeko bertsolaritza jaialdia egingo dute, bihar
Gu ere bertsolari jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldeko 17:15etik aurrera Hondartza kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak lagunduta, ikasturte bukaerarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko aukera izango dute. Egitasmoaren barruan, Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Horietako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek gai ezberdinak jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak arituko dira 17:15etik aurrera, eta hauek bukatutakoan, bosgarren mailakoak 18:30etik aurrera.
Gu ere bertsolari jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldeko 17:15etik aurrera Hondartza kiroldegian. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak lagunduta, ikasturte bukaerarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko aukera izango dute.
Egitasmoaren barruan, Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Horietako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.
Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek gai ezberdinak jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak arituko dira 17:15etik aurrera, eta hauek bukatutakoan, bosgarren mailakoak 18:30etik aurrera.