Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke garaile, Jostaldin
Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke puntistak nagusitu ziren herenegun, Jostaldi pilotalekuan jokatu zuten aurre denboraldiko lehenengo partidatan. Negu lasaiaren ondoren, zesta punta partidak bueltatu dira Jostaldira, eta denboraldia girotzeko bi partida jokatu zituzten Jai Aliveko jokalariek: Garcia-Alliez II Treku-Aliez I puntisten kontra, eta Olharan-Duke Egiguren II-Konparen aurka. Uztailean eta abuztuan Lehenengo saioaren ondoren, denboraldirako prest dago Hondarribia. Zesta punta partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbatetan eta partidak girotzeko eskaintza gastronomikoak jarriko ditzute Hiruzta txakolindegiaren eta Fish & Rice jatetxearen eskutik.
Garcia-Alliez II eta Olharan-Duke puntistak nagusitu ziren herenegun, Jostaldi pilotalekuan jokatu zuten aurre denboraldiko lehenengo partidatan. Negu lasaiaren ondoren, zesta punta partidak bueltatu dira Jostaldira, eta denboraldia girotzeko bi partida jokatu zituzten Jai Aliveko jokalariek: Garcia-Alliez II Treku-Aliez I puntisten kontra, eta Olharan-Duke Egiguren II-Konparen aurka.
Uztailean eta abuztuan
Lehenengo saioaren ondoren, denboraldirako prest dago Hondarribia. Zesta punta partidak jokatuko dituzte uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbatetan eta partidak girotzeko eskaintza gastronomikoak jarriko ditzute Hiruzta txakolindegiaren eta Fish & Rice jatetxearen eskutik.