Txakolin lehiaketa eta dastaketa egin dute Plazan
Txakolin lehiaketa egin dute plazan
Oiartzungo Herri Azoka taldeak antolatuta, Txakolin Lehiaketa eta Dastaketa egin dituzte bederatzigarrenez, Doneztebe plazan, herri azokarekin batera. Hurbildu direnek herriko txakolina dastatzeko aukera izan dute. Txakolina laguntzeko, taloak ere izan dituzte arkupetaraino bildu direnek, eta baita postuetan eskaintzen zirenak erosteko ere.


