Irungo Ola sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Aldundiko Sagardo Lehiaketaren XI. ekitaldia. Finala gaur eguerdian izan da, Donostiako Elkarte Gastronomikoaren egoitzan, eta 71,3 puntu jaso ditu Irungo sagardotegiak. Hernaniko Gartziategi sagardotegiar...
Urte luzeko ibilbidea du, baino atzo arte ez zuten aurkeztu Ondare Kultur Elkartea. Haur eta gazteentzat aisialdi ekintzak antolatzea du xedea, baina herriko iraganari begiratuta beti. Hala, buruhandi eta erraldoien konpartsa sortu dute Ondarekoek eta atzo arratsean El Pilar ikastetxean eginiko agerraldian, elkarteaz gain, lau buruhandi eta bi erraldoi ere aurkeztu zituzten. Momentuz sortu zituzten buruhandi eta erraldoiak Aldabe mendiko batailan oinarrituta daude. Buruhandiek hiru gudari (irundarra, frantsesa eta alemana) eta Mosen Pedro Irizar antortxeren burua ordezkatzen dituzte. Erraldoiak, berriz, alardeko ikur nagusietako bi dira, kapitaina eta kantinera. Ondare elkarteko presidente Iñigo Mangasek azaldu zuenez, kapitainari ez diote izenik jarri nahi izan, baina bai kantinerari: “Hasieratik bagenekien polemikoa izango zela alardeko gaia, eta kontuz ibili nahi izan dugu. Horregatik erabaki dugu kapitainari izenik ez jartzea. Baina kantinerak badu izena, June Aldabe Teileria: June, izenak Junkal esan nahi duelako; Aldabe, mendiaren izenagatik; eta Teileria buruhandiak nire etxean egin ditugulako, Teileria kalean”.
Errenteria-Oreretako Langabeen Asanbleak batzar irekia egingo du astelehenean, hilaren 4ean. Herriko Plazan izan beharrean, Beraungo Pablo Sorozabal plazan izango da, 19:00etan. Langabeen Asanbleak jakinarazi duenez, hemendik aurrera auzo elkarteekin h...
Musikaz Blai jaialdiaren barruan, kantu jirako kideak barrutiko kaleetan barrera ibili dira. 12:ooetan egin dute hitzordua Gudarien plazan eta hamarnaka lagun bildu dira bertara abestera. Abesbatzen Eguna ospatuko dute gaur Musikaz Blai jaialdiaren barruan, eta hamalau koroetako kideek abestuko dute Pasaian. Horrez gain, 20:30ean, egunari bukaera emateko Ibaiertz eta Illunbe abesbatzek kantatuko dute batera, 100 lagun inguruko abesbatza osatuz. Herri kanta tradizionalak eta habanerak interpretatuko dituzte, guztiak Saioa Ruiz eta Josu Elberdinen zuzendaritzapean. Isabel Mantecon pianoan ariko da, Iban Gurrutxaga gitarrarekin, Iñigo Lurgain baxuarekin eta Xabier Goienetxea baterian. Josu Elberdinek idatzitako Lau herri kanta estreinatuko dute kontzertuan.
Gaur eguerdian aurkeztu dute Donibanen Prest! Taldea, euskara sustatzeko asmoz. Meipiko plazan izan da aurkezpena. Txalaparta doinuekin hasi da ekitaldia, eta ondoren taldea sortzeko arrazoiak aipatu dituzte. Orain dela zortzi hilabete inguru hasi zire...
bihar hasiko da extremadurako hogeita bigarren astea
Ordu erdi barru hasiko da Ezkerretik Bilduzen lehen mintegia
Gogorza etxeratzeko aldarria, Basauriko espetxeraino eramango diute bihar