Prest! Taldea aurkeztu dute Donibanen, euskara sustatzeko
Gaur eguerdian aurkeztu dute Donibanen Prest! Taldea, euskara sustatzeko asmoz. Meipiko plazan izan da aurkezpena. Txalaparta doinuekin hasi da ekitaldia, eta ondoren taldea sortzeko arrazoiak aipatu dituzte. Orain dela zortzi hilabete inguru hasi zire...
Gaur eguerdian aurkeztu dute Donibanen Prest! Taldea, euskara sustatzeko asmoz. Meipiko plazan izan da aurkezpena. Txalaparta doinuekin hasi da ekitaldia, eta ondoren taldea sortzeko arrazoiak aipatu dituzte. Orain dela zortzi hilabete inguru hasi ziren bilerekin, eta euskarak Donibanen duen egoeraren diagnosia egin dute: “tamalgarria” dela esan dute taldekoek, sanjuandarrek hitz egiten baldin badakite ere, ez dutelako erabiltzen.
Bertsoak entzun eta muxikoak ikusteko aukera izan dute bertan bildu direnek, eta horma batean murala margotzen aritu dira, euskararen historia irudikatzen duena.

