June Aldabe Teileria izango da buruhandi eta erraldoien konpartsako kantinera
Urte luzeko ibilbidea du, baino atzo arte ez zuten aurkeztu Ondare Kultur Elkartea. Haur eta gazteentzat aisialdi ekintzak antolatzea du xedea, baina herriko iraganari begiratuta beti. Hala, buruhandi eta erraldoien konpartsa sortu dute Ondarekoek eta atzo arratsean El Pilar ikastetxean eginiko agerraldian, elkarteaz gain, lau buruhandi eta bi erraldoi ere aurkeztu zituzten. Momentuz sortu zituzten buruhandi eta erraldoiak Aldabe mendiko batailan oinarrituta daude. Buruhandiek hiru gudari (irundarra, frantsesa eta alemana) eta Mosen Pedro Irizar antortxeren burua ordezkatzen dituzte. Erraldoiak, berriz, alardeko ikur nagusietako bi dira, kapitaina eta kantinera. Ondare elkarteko presidente Iñigo Mangasek azaldu zuenez, kapitainari ez diote izenik jarri nahi izan, baina bai kantinerari: “Hasieratik bagenekien polemikoa izango zela alardeko gaia, eta kontuz ibili nahi izan dugu. Horregatik erabaki dugu kapitainari izenik ez jartzea. Baina kantinerak badu izena, June Aldabe Teileria: June, izenak Junkal esan nahi duelako; Aldabe, mendiaren izenagatik; eta Teileria buruhandiak nire etxean egin ditugulako, Teileria kalean”.
Urte luzeko ibilbidea du, baino atzo arte ez zuten aurkeztu Ondare Kultur Elkartea. Haur eta gazteentzat aisialdi ekintzak antolatzea du xedea, baina herriko iraganari begiratuta beti. Hala, buruhandi eta erraldoien konpartsa sortu dute Ondarekoek eta atzo arratsean El Pilar ikastetxean eginiko agerraldian, elkarteaz gain, lau buruhandi eta bi erraldoi ere aurkeztu zituzten.
Momentuz sortu zituzten buruhandi eta erraldoiak Aldabe mendiko batailan oinarrituta daude. Buruhandiek hiru gudari (irundarra, frantsesa eta alemana) eta Mosen Pedro Irizar antortxeren burua ordezkatzen dituzte. Erraldoiak, berriz, alardeko ikur nagusietako bi dira, kapitaina eta kantinera.
Ondare elkarteko presidente Iñigo Mangasek azaldu zuenez, kapitainari ez diote izenik jarri nahi izan, baina bai kantinerari: “Hasieratik bagenekien polemikoa izango zela alardeko gaia, eta kontuz ibili nahi izan dugu. Horregatik erabaki dugu kapitainari izenik ez jartzea. Baina kantinerak badu izena, June Aldabe Teileria: June, izenak Junkal esan nahi duelako; Aldabe, mendiaren izenagatik; eta Teileria buruhandiak nire etxean egin ditugulako, Teileria kalean”.