Irungo Ola Sagardotegiak irabazi du XI. Gipuzkoako Aldundiko Sagardo Lehiaketa
Irungo Ola sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Aldundiko Sagardo Lehiaketaren XI. ekitaldia. Finala gaur eguerdian izan da, Donostiako Elkarte Gastronomikoaren egoitzan, eta 71,3 puntu jaso ditu Irungo sagardotegiak. Hernaniko Gartziategi sagardotegiar...
Irungo Ola sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Aldundiko Sagardo Lehiaketaren XI. ekitaldia. Finala gaur eguerdian izan da, Donostiako Elkarte Gastronomikoaren egoitzan, eta 71,3 puntu jaso ditu Irungo sagardotegiak. Hernaniko Gartziategi sagardotegiaren aurretik geratu dira, 2,3 puntu gehiago eskuratuz.
Lehiaketa hori urtero antolatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak, botilako sagardoaren denboraldia hastean. Irabazleek 3.000 euro eta bordatutako txapela eskuratu dute.

