Ezkerretik Bilduzen lehen mintegia hasi da
Ordu erdi barru hasiko da Ezkerretik Bilduzen lehen mintegia
Ezkerretik Bilduz ekimenak ordu erdi barru hasiko du lehen bilera. Errenteria-Oreretan antolatu du,10:00etan, Reina aretoan. Bertan, ekimen horren “lehen ekarpen sozioekonomikoa” aurkeztuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hiru hizlari izango dira bertan: Pedro Mari Olaeta ekonomialaria eta fisikoa, Pako Belarra Euskal Herriko Komunistak taldeko kidea eta Antton Mendizabal ekonomialaria.
Gaurko hitzaldi horien ildo nagusia “burujabetza ekonomikoa” izango da.

