Bihar hasiko da XXII. Extremadurako Kultur Astea
bihar hasiko da extremadurako hogeita bigarren astea
Monfrague Extremadurako elkarteak antolatuta bihar hasi eta datorren larunbata arte Extremadurako kultur astearen hogeita bigarren aldia egingo dute Errenteria-Oreretan. Antolatzaileek atzo goizean Monfragueren egoitzan egin zuten agerraldian eman zituzten astearen gaineko xehetasunak. Hala, Patxi Magro eta Loli Gimenez elkarteko kideek, bihar goizetik hasita extremadurako produktuak dastatu eta erosteko aukera izango dela azaldu zuten.
Horretarako, postua jarriko dute Gamon Zumardian: “Gazta,ardoak,erroskilak,pestiñiak,pintxo morunoak… Extremaduran ohikoak diren jateko eta edatekoekin gozatuko dute bertaratzen direnek”. Extremadurako doinuak ere ez dira faltako, eguerdian hasita Ecos de Extremadura taldeak emanaldia eskainiko baitu Zumardian bertan. Extremadurakoei, Andaluziako doinuak batuko zaizkiola gaineratu zuen Magrok, “Concha Rociera eta Gasteizko Virgen de Guadalupe taldeetako koroek emanaldia egingo baitute gurekin batera”.
90 bazkide elkartean
Extremadurako jatorria duten 3.000 biztanleinguru bizi dira egun Errenteria-Oreretan Magrok emandako datuen arabera: “Ez da aurtengo datua, badira urte batzuk egin genuela,baina halako kopuruetan mantentzen garelakalkulatzen dugu”.Horitatik 90 dira egun Monfrague elkarteko kide. Magro eta Gimenezek, dei egin diete herritar guztiei “extremaduratik etorritakoak izan edo ez”, astaren barruan antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko,”primeran pasako baitute”.
Biharkoaz gain,aste osoan zehar eta datorren larunbata arte ekitaldi ugari antolatu dituzte Monfrague elkartekoek kultur astea osatzeko.
Egitaraua:
Etzi, astelehena. Haurraren Eguna
- 17:00etan: partxis txapelketa Monfrague elkartearen egoitzan.
- 17:00etan: pailazoaren emanaldia eta bola piszina egoitzaren kanpoaldean.
- 18:00etan: txokolate eta bizkotxo jatea.
Etzidamu, asteartea
- 19:00etan toka,bote,rana txapelketa elkartean bertan.
Asteazkena, hilaren 6a
- 18:00etan: Extremadurako jantzien erakusketa.
- 19:30etan: Helduentzako partxis txapelketa
Osteguna, hilaren 7a
- 19:00etan: Kristinarekin parodia
Ostirala,hilaren 8a
- 18:00etan: Monfraguekokide batek egindako bideoaren emanaldia.
- 19:00etan: Bertika Pino elkarteko kidearen musika emanaldia.
- 20:00etan: tortilla, ogi mami eta gazpatxo lehiaketak egingo dituzte.
- 22:00etan: tute, txintxon eta kuatrola txapelketak.
Larunbata,hilaren 9a
- 21:00etan: astea amaitzeko afaria eta dantzaldia. Menua: Iberikoak; otarrainskak whisky erara; kontsomea; txuleta piperrekin; tarta eta helatua; kafea eta kopa. Izena eman nahi dutenek elkartera jo beharko dute 19:30etatik 21:00etara edo, 943 34 04 58/ 943 51 36 41 telefono zenbakietara deitu. Prezioa 20 euro da bazkideentzat eta 23 euro bazkide ez direnentzat.

