Udako futbol eskola martxan jarriko du Hondarribiko Futbol Elkarteak
Hondarribiko Futbol Elkarteak ezin hobe bukatu du 2011-2012 denboraldia. Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean. Hala, futbola Hondarribian bultzatu nahian, Udako Futbol Eskola martxan jarriko du. Eskola sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta bi asteko bina saio egingo dituzte, uztailean. Entrenamenduak Hondartza kiroldegiko futbol zelaietan egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, goizeko hamarretatik hamabietara. Bi asteko entrenamenduetan parte hartzeko prezioa 80 eurokoa da. Izena Hondartza kiroldegian eman behar da, eta informazio gehiago jaso nahi duenak hondarribiafe@gmail.com helbidera idatzi behar du.
Hondarribiko Futbol Elkarteak ezin hobe bukatu du 2011-2012 denboraldia. Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean. Hala, futbola Hondarribian bultzatu nahian, Udako Futbol Eskola martxan jarriko du. Eskola sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta bi asteko bina saio egingo dituzte, uztailean. Entrenamenduak Hondartza kiroldegiko futbol zelaietan egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, goizeko hamarretatik hamabietara.
Bi asteko entrenamenduetan parte hartzeko prezioa 80 eurokoa da. Izena Hondartza kiroldegian eman behar da, eta informazio gehiago jaso nahi duenak hondarribiafe@gmail.com helbidera idatzi behar du.