Don Bosco, Gasteizko EcoRallyan
Don Bosco Lanbide Ikastetxeko Iñigo Etxeburuak eta Joxean Ayucarrek Gasteizko EcoRallyan parte hartzen ari dira. Gaur hasi da rallya, eta bihar bukatuko dute. Ikastetxean moldatu duten Toyota auto batekin parte hartzen ari dira Don Boscokoak. Izan ere, rallyaren irabazlea ez da izango ibilbidea denbora gutxienean egiten duena; abiadura konstanteena daramanak eta aldi berean erregai gutxien kontsumitzen duenak irabaziko du proba. Aldi berean, gaur goizean Renault auto etxeak Twizy izeneko autoa aurkeztu die ikastetxeko automozioko ikasleei. %100ean elektrizitatea erabiltzen du autoak, erregairik gabe. “Aurkezpen honek eta rallyan parte hartzeak esan nahi dute Don Boscok teknologia berritzaileen apustu garbia egin duela”, esan dute ikastetxeko arduradunek.
Aldi berean, gaur goizean Renault auto etxeak Twizy izeneko autoa aurkeztu die ikastetxeko automozioko ikasleei. %100ean elektrizitatea erabiltzen du autoak, erregairik gabe. “Aurkezpen honek eta rallyan parte hartzeak esan nahi dute Don Boscok teknologia berritzaileen apustu garbia egin duela”, esan dute ikastetxeko arduradunek.