Clara Rangel hil zuen gizonari 28 urteko espetxe zigorra ezarri diote
2008ko abenduan Clara Rangel emakume errenteriarra hil zuen gizonari 28 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak. Rangel hiltzeagatik, emakumearen semea hiltzen saiatzeagatik eta bere anaia zauritzeagatik ezarri diote zigor hori. Horrez ...
2008ko abenduan Clara Rangel emakume errenteriarra hil zuen gizonari 28 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak. Rangel hiltzeagatik, emakumearen semea hiltzen saiatzeagatik eta bere anaia zauritzeagatik ezarri diote zigor hori. Horrez gain, Rangelen hiru seme-alabentzat nahiz bere gurasoentzat 132.838 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko du erruduntzat jo duten gizonak. Gainera, Rangelen semerik zaharrenari 11.059 euroko kalte-ordaina eman beharko dio zigortuak, eta harengandik hamar urteko urruntze agindua jaso du. Epaiaren arabera, Rangelek ez zuen babesteko inolako aukerarik izan, eta erasoa “bapatekoa” izan zen.

