Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Parisera eman dute Oroitz Gurrutxaga, epailearen aurrera

Baionako polizia etxetik Parisera eraman zituzten atzo arratsaldean Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu, berria.info webgunearen arabera. Frantziako Poliziak igandean atxilotu zituen ustezko etakideak. Parisen epailearen aurrean deklaratzekoak ziren biak. Hartara, Oroitz Gurrutxaga Gurru oreretarraren eta Xabier Aranbururen atxiloketak salatzeko manifestazioa egin zuten herenegun arratsaldean 500 lagunek. Herriko Enparantzan bukatu zen mobilizazioa, eta bertan, Oreretako ezker abertzaleak atxiloketen aurrean egindako oharra irakurri zuten. Atxiloketak “ETAk gatazkaren ondorioen gainean Espainiako eta Frantziako Gobernuekin elkarrizketak  abiatzeko borondatea adierazi eta bi astera” egin dituztela salatu zuten, eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren “erabaki historikoak”  sortutako egoera berriari, Madrilek eta Parisek “betiko neurri errepresibo antzuekin” erantzun diotela gaineratu zuen ezker abertzaleak. Horren harira, euskal jendarteak egin duen “normalizazio politikoaren  eta bakearen alde atzera bueltarik ez duten urratsen” eskaerari, bi estatuek “kontrako norabidean” erantzun diotela nabarmendu zuten, “aukera historiko hori blokeatzeko”. Estradizio eskaera Horrenbestez, Frantziako eta Espainiako estatuei “errepresio neurriak” alde batera uzteko galdegin zien ezker abertzaleak, eta bakearen eta aterabide demokratikoen aldeko “eragile proaktibo” bilakatzeko: “Zenbat eta errepresio handiagoa, orduan eta erantzun zabalagoa izango baitute. Aurrez aurre, beren eskubideen alde borrokatzeko prest dagoen herri oso bat dute, euskal jendartearen gehiengoa baikara gure eskubide guztien errespetua bermatuko duen agertoki berria aldarrikatzen dugunok”. Bestalde, Espainiako Auzitegi [...]

admin
Bidasoa
2012/05/30

Baionako polizia etxetik Parisera eraman zituzten atzo arratsaldean Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu, berria.info webgunearen arabera. Frantziako Poliziak igandean atxilotu zituen ustezko etakideak. Parisen epailearen aurrean deklaratzekoak ziren biak.

Hartara, Oroitz Gurrutxaga Gurru oreretarraren eta Xabier Aranbururen atxiloketak salatzeko manifestazioa egin zuten herenegun arratsaldean 500 lagunek. Herriko Enparantzan bukatu zen mobilizazioa, eta bertan, Oreretako ezker abertzaleak atxiloketen aurrean egindako oharra irakurri zuten.

Atxiloketak “ETAk gatazkaren ondorioen gainean Espainiako eta Frantziako Gobernuekin elkarrizketak  abiatzeko borondatea adierazi eta bi astera” egin dituztela salatu zuten, eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren “erabaki historikoak”  sortutako egoera berriari, Madrilek eta Parisek “betiko neurri errepresibo antzuekin” erantzun diotela gaineratu zuen ezker abertzaleak.

Horren harira, euskal jendarteak egin duen “normalizazio politikoaren  eta bakearen alde atzera bueltarik ez duten urratsen” eskaerari, bi estatuek “kontrako norabidean” erantzun diotela nabarmendu zuten, “aukera historiko hori blokeatzeko”.

Estradizio eskaera
Horrenbestez, Frantziako eta Espainiako estatuei “errepresio neurriak” alde batera uzteko galdegin zien ezker abertzaleak, eta bakearen eta aterabide demokratikoen aldeko “eragile proaktibo” bilakatzeko: “Zenbat eta errepresio handiagoa, orduan eta erantzun zabalagoa izango baitute. Aurrez aurre, beren eskubideen alde borrokatzeko prest dagoen herri oso bat dute, euskal jendartearen gehiengoa baikara gure eskubide guztien errespetua bermatuko duen agertoki berria aldarrikatzen dugunok”.

Bestalde, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Gurrutxagaren kontrako estradizio eskaera egin zuen herenegun. Hiru auzi dituela esan du: horietako bi “ETAko kide izateagatik” eta bestea “kale borrokagatik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.