Oaia Peruarenaren margolanak jarri dituzte Mikelazulon
Ekainaren 30era arte Oaia Peruarenaren margolanak ikusteko aukera izango dute Mikelazulotik pasatzen direnek. 2006an hasi zen lehen erakusketekin, eta Euskal Herriko hainbat tokitan jarri ditu bere lanak denbora honetan: Baionan, Ordizian, Hondarribian...
Ekainaren 30era arte Oaia Peruarenaren margolanak ikusteko aukera izango dute Mikelazulotik pasatzen direnek. 2006an hasi zen lehen erakusketekin, eta Euskal Herriko hainbat tokitan jarri ditu bere lanak denbora honetan: Baionan, Ordizian, Hondarribian, Beran, Elizondon…
Azken lanetan “adierazpen askeago” bat duela jakinarazi dute antolatzaileek, eta “gaia alde batera utzi, eta sormenari ateak ireki” dizkiola. Margolan koloretsuak direla eta lerroak garrantzitsuak direla gaineratu dute.