Musika doinuekin blaituko dira trintxerpetarrak datozen bi asteetan
VI. Musikaz Blai hasiko da bihar, eta ekainaren 9ra arte egunero izango dira kontzertuak Iritsi da Pasaiak musikarekin duen zitarik garrantzitsuena. VI. Musikaz Blai hasiko da bihar eta bi asteetan zehar ia egunero izango dira musika emanaldiak, herriko nahiz inguruko hamaika talderen eskutik. Lehengo ostiralean aurkeztu zuten aurten prestatu duten egitaraua, zinez oparoa eta askotarikoa. Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak eta Kultura zinegotzi Juanra Canok guztiei eman zizkieten eskerrak, «haien ekarpen desinteresaturik gabe erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimen bat antolatzea». Juanje Neirak zehaztu zuenez, festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken horretan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira, jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun ahal izateko. Aste honetan saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta hurrengo astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan. 1.500 lagunetik gora Musikaz Blaik iraungo duen bi asteetan 1.500 lagunetik gora ekarriko dute euren musika Pasaiara. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, 57. dantza solte txapelketa, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua… horiek eta beste asko batu dituzte egitarauaren barruan. Egitaraua Bihar. Musika eskolako ikasleen kontzertua, Gudarien Enparantzan, 18:30ean. Etzi. 17:30ean, [...]
VI. Musikaz Blai hasiko da bihar, eta ekainaren 9ra arte egunero izango dira kontzertuak
Iritsi da Pasaiak musikarekin duen zitarik garrantzitsuena. VI. Musikaz Blai hasiko da bihar eta bi asteetan zehar ia egunero izango dira musika emanaldiak, herriko nahiz inguruko hamaika talderen eskutik.
Lehengo ostiralean aurkeztu zuten aurten prestatu duten egitaraua, zinez oparoa eta askotarikoa.
Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak eta Kultura zinegotzi Juanra Canok guztiei eman zizkieten eskerrak, «haien ekarpen desinteresaturik gabe erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimen bat antolatzea».
Juanje Neirak zehaztu zuenez, festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken horretan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira, jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun ahal izateko. Aste honetan saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta hurrengo astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan.
1.500 lagunetik gora
Musikaz Blaik iraungo duen bi asteetan 1.500 lagunetik gora ekarriko dute euren musika Pasaiara. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, 57. dantza solte txapelketa, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua… horiek eta beste asko batu dituzte egitarauaren barruan.
Egitaraua
Bihar. Musika eskolako ikasleen kontzertua, Gudarien Enparantzan, 18:30ean.
Etzi. 17:30ean, Gudarien Enparantzan, buruhandiak; 18:00etan, haurrentzako jarduerak; 20:00etan, Illunbe Akordeoi Orkestra.
Larunbata. Gudarien Enparantzan, 12:00etan, kantu jira kalez kale ariko da; 21:30ean, ondorengo taldeen emanaldia: Urrezko Muskerrak (Usurbil), Azken tximuak (Pasaia), eta Ziztada (Pasaia). Serafin Esnaola plazan, 18:00etan, abesbatzen jaialdia.
Igandea. Serafin Esnaola plazan, 11:30ean, kalejira eta kontzertua, Pasai Donibane, Mutriku eta Trintxerpeko musika bandekin.
Ekainak 4. 18:00etan, animazioa kaleetan Arraiketai eta Patxanga txarangekin. Gudarien plazan, 17:30ean, buruhandiak, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 5. Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 6. Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 7. Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak, eta 19:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua; 19:00etan Itsas Mendi Txistu Taldearen kontzertua.
Ekainak 8. Serafin Esnaola plazan, 18:30ean, m6:30, Octopus, White Storm eta Mudja Project. Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak eta 18:30ean, Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia.
Ekainak 9. Serafin Esnaola plazan, 11:30ean, Dantzari Txiki Eguna; 20:00etan, V. Txistularien alardea; 21:00etan, dantza emanaldia Antxoko Alkarkideren eskutik. Gudarien Enparantzan, 18:00etan, Gipuzkoako dantza solteko 57. txapelketa.
Ekainak 23. 20:00etan, San Joan bezperako dantzak Serafin Esnaola plazan.