Joanekoari buelta ematen ahaleginduko dira Oiartzungo pilotariak
Herri Arteko Txapelketan Berrobiren kontra jokatzen ari dira, eta joanekoan gehiago izan dira Berrobikoak Joan den asteburuan Oiartzungo pilotariek ezin izan zuten Herri Arteko Txapelketaren joanekoan irabazi. Berrobiren kontra zuten lehenengo kanporak...
Herri Arteko Txapelketan Berrobiren kontra jokatzen ari dira, eta joanekoan gehiago izan dira Berrobikoak
Joan den asteburuan Oiartzungo pilotariek ezin izan zuten Herri Arteko Txapelketaren joanekoan irabazi. Berrobiren kontra zuten lehenengo kanporaketa, eta gehiago izan ziren haiek.
Kadeteetan, 22-12 galdu zuten Flores-Arzallus oiartzuarrek. Helduen Mailan ere, porrota jaso zuten oiartzuarrek: 22-7 galdu zuen Martinez-Irastorza bikoteak. Gazteetan partida irabazi zuen Oiartzunek: 3-22 gailendu ziren Ugalde eta Imaz. 2-1eko emaitza, beraz, Berrobiren alde.
Itzulikoa larunbatean jokatuko dute bi herrietako bikoteek, 17:00etatik aurrera, Madalensoro pilotalekuan.