Igandean desagertu zen gizonaren gorpua topatu dute, Pasaiako uretan
Ertzaintzak Pasaiako portuko uretan aurkitu du gaur, Oiartzunen igandetik desagertuta zegoen gizonaren gorpua. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez zuten haren berririk. Oiartzu...
Ertzaintzak Pasaiako portuko uretan aurkitu du gaur, Oiartzunen igandetik desagertuta zegoen gizonaren gorpua. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez zuten haren berririk. Oiartzunen bertan aurkitu zuten gizonaren autoa, industrigune batean. 66 urte zituen.