Erreformen eta murrizketen kontra, mobilizazioak
ELA, LAB, EILAS eta LABek Espainiako Gobernuaren erreformen eta murrizketan kontra mobilizatzera deitu dituzte herritarrak. Bai Oarsoaldean eta baita Bidasoan ere mobilizazio nagusiak goizean egingo dituzte, 11:00etan Irunen, Bidasoaldeko Ospitalean, eta 12:00etan, Errenteria-Oreretan, Herriko Plazan. Horrez gain, arlo publikoan bi orduko lanuzteak deitu dituzte.
LABen arabera, Madrilgo erreformek “jauzi kualitatibo handia eragiten dute zerbitzu publikoen eraispenean, lan baldintzen okertzean eta enplegu publikoaren suntsiketan”. Gaineratu duenez, zerbitzu publikoen kontrako “ofentsiba larriak okertu” egin dira. Horiek “apustu estrategiko baten lehen urratsa” direla nabarmendu du.