Ekleylson Marquesek irabazi du Mendiolako BTT proba
96 txirrindularik parte hartu dute Trintxerpe Atletiko Klubak San Pedrotik zehar antolatutako lasterketan Euskadiko Openaren sailkapenaren buruan da, eta Pasaian bere nagusitasuna berretsi du. Ekleylson Marques brasildarrak irabazi zuen lehengo larunba...
96 txirrindularik parte hartu dute Trintxerpe Atletiko Klubak San Pedrotik zehar antolatutako lasterketan
Euskadiko Openaren sailkapenaren buruan da, eta Pasaian bere nagusitasuna berretsi du. Ekleylson Marques brasildarrak irabazi zuen lehengo larunbatean Mendiolan jokatu zen Pasaiako BTT proba. Bigarren postuan Aitor Hernandez iritsi zen helmugara eta hirugarrena Alexander Ordeñana izan zen.
Guztira, 96 txirrindularik parte hartu zuten Mendiolako lasterketan. Elite Mailakoek 33 kilometroko bidea osatu zuten, baita 23 urtez azpikoek eta master 30ekoek ere. Beteranoek 26 kilometro egin zituzten (lau bira) eta kadeteek, berriz, 13 kilometro (ibilbideari bi bira). Emakumeek eta gazteek 20 kilometro (3 bira) egin zituzten.
Pasaiako zirkuituak zailtasun tekniko dezentekoa duen arren, ez zen nabarmentzeko moduko ezbeharrik izan.
Sariak banatzen Amaia Agirregabiria alkatea izan zen, baita lasterketaren arduradun Josetxo Maneiro ere. Liderraren elastikoa euskal federazioko arduradun Arkaitz Izak eman zuen.
Sailkapena
Elitea
1. postua. Ekleylson Marques
2. postua. Aitor Hernandez.
3. postua. Alex Ordeñana.
23 urtez azpikoak
1 postua. Luis Grasa.
2. postua. Asier Juanbeltz.
3.postua. Andres Etxeberria.
Master 30
1 postua. Jose Luis Iñorbe.
2. postua. Jose Mari Goia.
3.postua. Iker Irastorza.
Emakumeak
1. postua. Esti Garcia.
2. postua. Ainhoa Eraña.