Tibeteko medikuntzaz hitzegingo dute bihar Amaian
Tibeteko medikuntza tradizionala: osasuna gure erroetan dago goiburuko hitzaldia emango dute bihar, asteazkenarekin, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Rokpa Euskadi GKEk antolatu du, Tibeteko Nangchen eskualdeko Shonda herria...
Tibeteko medikuntza tradizionala: osasuna gure erroetan dago goiburuko hitzaldia emango dute bihar, asteazkenarekin, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Rokpa Euskadi GKEk antolatu du, Tibeteko Nangchen eskualdeko Shonda herrian burutzen ari diren egitasmoak ezagutarazteko. Hitzaldiaz gain, Amapola azul dokumentala proiektatuko dute, medikuntza tibetarra eta Shondan eraiki nahi duten zentroari buruzkoa.
Rokpa erakundeak hezkuntza eta medikuntza arloetako proiektuak burutzen ditu Tibeten, hango hizkuntza, kultura eta tradizioak pizteko xedearekin. Biharko hitzaldia Rokparekin lan egiten duen Droni Zhong Nai doktoreak emango du.