Oroitz Gurrutxaga atxilotu du poliziak Okzitanian
Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu. Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela atxilotu zituzten unean. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa Frantziako Poliziak. Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko burutzat jo dute. Aranburuk, berriz, etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri horiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean. Atxilotuta, Baionako polizia etxera eman zituzten Gurrutxaga eta Aranburu eta hainbat lagun polizia etxe horretako atarira joan ziren atxiloketak salatzera. Gurrutxagaren senideak ere hurbildu ziren herenegun gauean polizia etxe horretara. Bertan argazkiak egin zizkieten gendarmeek, eta baita bideoan grabatu ere. Elkarrizketak hasteko deia Ezker abertzaleak, bere aldetik, Frantziako Poliziak egindako atxiloketak gaitzetsi ditu prentsa ohar bidez. Atxiloketak “ETAk, Frantziako eta Espaniako gobernuekin gatazkaren ondorioen gainean hitz egiteko borondatea azaldu eta horretarako mintzakidetza izendatua zuela jakinarazi eta bi astera” egin dituztela nabarmendu du. Horrenbestez, Espainia eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu die ezker abertzaleak. ETAk iazko urriaren 20an esan zuen [...]
Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du.
Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu.
Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela atxilotu zituzten unean. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa Frantziako Poliziak.
Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko burutzat jo dute. Aranburuk, berriz, etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri horiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean.
Atxilotuta, Baionako polizia etxera eman zituzten Gurrutxaga eta Aranburu eta hainbat lagun polizia etxe horretako atarira joan ziren atxiloketak salatzera.
Gurrutxagaren senideak ere hurbildu ziren herenegun gauean polizia etxe horretara. Bertan argazkiak egin zizkieten gendarmeek, eta baita bideoan grabatu ere.
Elkarrizketak hasteko deia
Ezker abertzaleak, bere aldetik, Frantziako Poliziak egindako atxiloketak gaitzetsi ditu prentsa ohar bidez. Atxiloketak “ETAk, Frantziako eta Espaniako gobernuekin gatazkaren ondorioen gainean hitz egiteko borondatea azaldu eta horretarako mintzakidetza izendatua zuela jakinarazi eta bi astera” egin dituztela nabarmendu du.
Horrenbestez, Espainia eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu die ezker abertzaleak.
ETAk iazko urriaren 20an esan zuen behin betiko bukatu duela jarduera armatua.
Atzo, bestalde, batzarra egin zuten hamarnaka herritarrek Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, eta datozen egunetarako mobilizazioak deitu dituzte herenegungo atxiloketak salatzeko.