Klubaren 25. urteurrena ospatuko du Illunbek
Ekainaren 11tik 16ra Gudarien Enparantzara irtengo dira, ospakizuna herritarrekin partekatzeko Illunbe-Trintxerpe Arraun Elkartea bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten alkateordetzan. Toño Vazquez lehendakariak eta Itsaso Anduezak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25. urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza feria eta sagardoa Ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera aterako dituzte, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ekainaren 16an artisautza feria izango da, eta egun berean sagardo jaia egingo dute. Urrirako ospakizun gehiago iragarri dituzte. Besteak beste, argazki erakusketa, hitzaldia eta herri afaria.
Ekainaren 11tik 16ra Gudarien Enparantzara irtengo dira, ospakizuna herritarrekin partekatzeko
Illunbe-Trintxerpe Arraun Elkartea bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten alkateordetzan.
Toño Vazquez lehendakariak eta Itsaso Anduezak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25. urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat.
Artisautza feria eta sagardoa
Ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko.
Horrez gain, ontziak kalera aterako dituzte, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ekainaren 16an artisautza feria izango da, eta egun berean sagardo jaia egingo dute.
Urrirako ospakizun gehiago iragarri dituzte. Besteak beste, argazki erakusketa, hitzaldia eta herri afaria.