Jaietako ekintza proposamenak aurkez ditzakete hondarribiarrek
Kultura sailak irailean ospatuko dituzten Herriko Jaietarako ekintza proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia eta proposamenak bidezkoak badira, jaietako programan txertatuko dituzte. Gastua neurtuz In...
Kultura sailak irailean ospatuko dituzten Herriko Jaietarako ekintza proposamenak aurkezteko epea ireki du. Elkarte eta kultur eragileei zuzendu diete deialdia eta proposamenak bidezkoak badira, jaietako programan txertatuko dituzte.
Gastua neurtuz
Interesa dutenek eskaera orria Bezeroaren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute, ekainaren 11a baino lehen eta ekintzaren behar tekniko eta ekonomikoak zehartu behar dituzte. «Egungo ekonomia egoera dela eta, aurten bereziki aurkezten diren proposamenen gastua neurtzen saiatzea eskatzen dugu», argitu du Txomin Sagarzazuk, Kulturako zinegotziak. «Ondoren, gure teknikariek proposamena aztertu egingo dute, bideragarritasuna aztertzeko, bai ekonomia aldetik baita antolaketa aldetik ere», bukatu du. Informazio gehiagorako Pampinot kaleko Kultura sailera hurbildu daiteke