Irundik Errenteriara oinez, Gernikara bidean
Lana, duintasuna, eskubideak. Danok Gernikara goiburuarekin mobilizazio handia egin nahi du CCOO sindikatuaren EAEko ordezkaritzak datorren larunbatean, ekainaren 2an, Gernikan (Bizkaia). Gernikara oinez joango dira CCOOeko kideak, hiru zutabetan banatuta: Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik abiatuta. Gaur irten da Gipuzkoako zutabea, Irundik. Arabako martxalariak igandean abiatu ziren Gasteiztik, eta Bizkaiko martxa atzo hasi zen Barakaldon. Goizeko bederatzietan abiatu dira Lope Irigoien kalean CCOOek duen egoitzatik. Laurogei pertsonek egin dute Irun eta Errenteria-Orereta arteko bidea oinez, “Negoziazio kolektiboaren alde. Ekoizpen eta industria ehunaren defentsan” zioen pankartaren atzetik. Izan ere, hori da Irundik abiatu den zutabeak herrialdean barrena zabalduko duen mezua. Arabakoak langabeen babeserako neurriak aldarrikatuko ditu, eta Barakaldotik ateratakoak zerbitzu publikoen babesa eta beste fiskalitate bat eskatuko du. Bidean enpleguaren alde eta Espainiako Gobernua, Raxoi presidentea, patronala eta banketxeen aurkako mezuak oihukatu dituzte, baita Borbondar monarkiaren kontrakoak ere. Mobilizatzeko deia Oreretara bidean Irungo eta Oiartzungo industriaguneetan sartu dira. Gaintzurizketan geratu behar izan dute, beroagatik, atseden hartzeko. Nolanahi ere, espero baino lehenago iritsi dira Errenteriako Zumardira, 12:30erako —ordubietan zuten komunikabieekin hitzordua egina—. Zumardira iritsi direnean zenbait militante zituzten zain. Patxi Cornejo Oarso-Bidasoko arduradunak eskerrak eman dizkie ibiltariei, eta dei egin die eskualdeko langileei eta langabeei “enpleguaren alde egiten diren mobilizazio guztietan parte hartzeko”.
Lana, duintasuna, eskubideak. Danok Gernikara goiburuarekin mobilizazio handia egin nahi du CCOO sindikatuaren EAEko ordezkaritzak datorren larunbatean, ekainaren 2an, Gernikan (Bizkaia). Gernikara oinez joango dira CCOOeko kideak, hiru zutabetan banatuta: Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik abiatuta. Gaur irten da Gipuzkoako zutabea, Irundik. Arabako martxalariak igandean abiatu ziren Gasteiztik, eta Bizkaiko martxa atzo hasi zen Barakaldon.
Goizeko bederatzietan abiatu dira Lope Irigoien kalean CCOOek duen egoitzatik. Laurogei pertsonek egin dute Irun eta Errenteria-Orereta arteko bidea oinez, “Negoziazio kolektiboaren alde. Ekoizpen eta industria ehunaren defentsan” zioen pankartaren atzetik. Izan ere, hori da Irundik abiatu den zutabeak herrialdean barrena zabalduko duen mezua. Arabakoak langabeen babeserako neurriak aldarrikatuko ditu, eta Barakaldotik ateratakoak zerbitzu publikoen babesa eta beste fiskalitate bat eskatuko du.
Bidean enpleguaren alde eta Espainiako Gobernua, Raxoi presidentea, patronala eta banketxeen aurkako mezuak oihukatu dituzte, baita Borbondar monarkiaren kontrakoak ere.
Mobilizatzeko deia
Oreretara bidean Irungo eta Oiartzungo industriaguneetan sartu dira. Gaintzurizketan geratu behar izan dute, beroagatik, atseden hartzeko. Nolanahi ere, espero baino lehenago iritsi dira Errenteriako Zumardira, 12:30erako —ordubietan zuten komunikabieekin hitzordua egina—.
Zumardira iritsi direnean zenbait militante zituzten zain. Patxi Cornejo Oarso-Bidasoko arduradunak eskerrak eman dizkie ibiltariei, eta dei egin die eskualdeko langileei eta langabeei “enpleguaren alde egiten diren mobilizazio guztietan parte hartzeko”.