Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Inkomunikatuta jarraitzen du Gurrutxagak, Baionako polizia etxean

Atzo arratsean 500 lagunek salatu zuten Gurru eta Aranbururen atxiloketa

admin
Bidasoa
2012/05/29
Manifestazioaren ostean, ezjker abertzalearen oharra irakurri zuten

Atzo arratsean 500 lagunek salatu zuten Gurru eta Aranbururen atxiloketa

Oroitz Gurrutxaga Gurru oreretarra eta Xabier Aranbururen atxiloketak salatzeko manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean 500 lagunek. Herriko kaleak zeharkatu ostean, Herriko Enparantzan amaitu zen manifestazioa eta bertan, Oreretako ezker abertzaleak atxiloketen harira egindako oharra irakurri zuen. “ETAk gatazkaren ondorioen gainean Espainiako eta Frantziako Gobernuekin elkarrizketa zuzenak abiatzeko borondatea adierazi eta bi astera” egin dituztela atxiloketak salatu, eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren “erabaki historikoak” sortutako egoera berriari, Madrilek eta Parisek “betiko neurri errepresibo antzuekin” erantzun diotela gaineratu zuen.

Horren harira, euskal jendarte zabalak “normalkuntza politikoaren eta pakearen alde atzera bueltarik ez duten urratsak eta benetako borondatea” galdegin dituela gogorarazi zuen, eta horren aurrean bi estatuek “kontrako norabidea” hartu dutela “aukera historiko hau blokeatzeko” nabarmendu zuen ezker abertzaleak.

Horrenbestez, Frantziako eta Espainiako Estatuei “errepresio neurriak” alde batera uzteko galdegin zien ezker abertzaleak, eta bakearen eta aterabide demokratikoen aldeko “eragile proaktibo” bilakatzeko: “Zenbat eta errepresio handiagoa, orduan eta erantzun zabalagoa izango baitute. Aurrez aurre, bere eskubideak defendatzeko borrokatzeko prest dagoen herri oso bat dute, euskal jendartearen gehiengoa baikara gure eskubide guztien errespetua bermatuko duen agertoki berria aldarrikatzen dugunok”.

Bien bitartean, inkomunikatuta jarraitzen dute oraindik Gurruk eta Aranburuk Baionako polizia etxean. Azken berrien arabera lau egunez izango dituzte egoera horretan, epailearen aurrera eraman aurretik. Bestalde Espainiako Auziteki Nazionaleko Fiskaltzak Gurrutxagaren kontrako extradizioa eskaera egin zuen atzo bertan. Oreretarrak hiru auzi dituela Espainiako Estatuan esan zuten iturri horiek: Horietako bi “ETAko kide izateagatik” eta bestea kale borrokagatik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.