Ingurumena zaintzen ez dutenekin “irmoa” izateko eskatu dio udalari Eguzkik
Udalak Listorretan egindako aldaketak positibotzat jo ditu Eguzkik. Hala ere, udalari “irmoa” izateko eta legea aplikatzeko eskatu dio ingurumena zaintzen ez dutenekin. Horiek “parke natural batean daudela ahazten” dutela adierazi du Eguzkik, “Oreretako biztanle guztien ondasun publikoa mespretxatuz”. Neurri horiek PSE-EEren urteetako “utzikeriarekin hautsi” dutela iritzi dio Eguzkik: “Buen eta Merinok ‘nahi duzuna egin’ politika martxan jarri zuten, eta irudi narrasa, zikina, kaotikoa eta udalak utzita daukana eduki du. Horrek herritarrak parke horretara ez joatea eragin du”. Gaineratu duenez, PSE-EEk legea aplikatzea “ahaztu” egiten zuen. Eguzkik halako “erabaki ausartak” hartzera animatu du udala, “auto kopuruari mugak jarriz eta behar izanez gero, berriro garraio publikoa ezarriz”.
Udalak Listorretan egindako aldaketak positibotzat jo ditu Eguzkik. Hala ere, udalari “irmoa” izateko eta legea aplikatzeko eskatu dio ingurumena zaintzen ez dutenekin. Horiek “parke natural batean daudela ahazten” dutela adierazi du Eguzkik, “Oreretako biztanle guztien ondasun publikoa mespretxatuz”.
Neurri horiek PSE-EEren urteetako “utzikeriarekin hautsi” dutela iritzi dio Eguzkik: “Buen eta Merinok ‘nahi duzuna egin’ politika martxan jarri zuten, eta irudi narrasa, zikina, kaotikoa eta udalak utzita daukana eduki du. Horrek herritarrak parke horretara ez joatea eragin du”. Gaineratu duenez, PSE-EEk legea aplikatzea “ahaztu” egiten zuen.
Eguzkik halako “erabaki ausartak” hartzera animatu du udala, “auto kopuruari mugak jarriz eta behar izanez gero, berriro garraio publikoa ezarriz”.