Hainbat aldaketa egin dituzte Listorretan denboraldi berrirako
Larunbatean hasiko da Listorretan denboraldi berria, eta aurten itxura berria estreinatuko du. Izan ere, hainbat aldaketa egin dituzte batik bat, ingurugiro, trafiko eta mantenu arloan. Hala, birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte, aparkaleku gehiago eta hiri mantenu arloan ere hainbat berritasun izango ditu atseden guneak. Ostiralean eman zuten aldaketa horien berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Garraio zinegotziak eta Luisma Diez Hiri Mantenu zinegotziak, Listorretan bertan. Zinegotziek jakinarazi zutenez, espazioaren erabileran “puntu eta aparte” bat egin nahi dute neurri horien bidez. Izan ere, Aiako Harria parke naturalean dagoen atseden guneak erabilera handia dauka, urtero 30.000 lagun inguru pasatzen baitira bertatik. Horrek hainbat arazo sortu ditu, hala nola, hondakinei dagokienez. Horrenbestez, atseden gunean zehar hainbat edukiontzi jarri dituzte, eta hondakinak bereizi ahal izango dira birziklatzeko: beira, ontziak eta papera. San Marko Mankomunitatearen laguntza izan dute horretarako. Herritarrei kontzientzia hartu, eta “urrats” hori egitera anima daitezen dei egin diete. Trafikoa eta aparkatzeko arazoak ere Listorretaren parte izan dira, eta horrenbestez, aurten hogei inguru plaza berri jarriko dituzte. Guztira, 130 inguru izango direla zehaztu du Txaskok. Horrez gain, seinalizazioa ere hobetu dutela adierazi zuen. Aldaketak ere izan dira hiri mantenu arloan. Mahaiak konpondu dituzte eta atseden gunea inguratzen duen hesia berritu. Areka guztiak [...]
Larunbatean hasiko da Listorretan denboraldi berria, eta aurten itxura berria estreinatuko du. Izan ere, hainbat aldaketa egin dituzte batik bat, ingurugiro, trafiko eta mantenu arloan. Hala, birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte, aparkaleku gehiago eta hiri mantenu arloan ere hainbat berritasun izango ditu atseden guneak.
Ostiralean eman zuten aldaketa horien berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Garraio zinegotziak eta Luisma Diez Hiri Mantenu zinegotziak, Listorretan bertan.
Zinegotziek jakinarazi zutenez, espazioaren erabileran “puntu eta aparte” bat egin nahi dute neurri horien bidez. Izan ere, Aiako Harria parke naturalean dagoen atseden guneak erabilera handia dauka, urtero 30.000 lagun inguru pasatzen baitira bertatik.
Horrek hainbat arazo sortu ditu, hala nola, hondakinei dagokienez. Horrenbestez, atseden gunean zehar hainbat edukiontzi jarri dituzte, eta hondakinak bereizi ahal izango dira birziklatzeko: beira, ontziak eta papera. San Marko Mankomunitatearen laguntza izan dute horretarako. Herritarrei kontzientzia hartu, eta “urrats” hori egitera anima daitezen dei egin diete.
Trafikoa eta aparkatzeko arazoak ere Listorretaren parte izan dira, eta horrenbestez, aurten hogei inguru plaza berri jarriko dituzte. Guztira, 130 inguru izango direla zehaztu du Txaskok. Horrez gain, seinalizazioa ere hobetu dutela adierazi zuen.
Aldaketak ere izan dira hiri mantenu arloan. Mahaiak konpondu dituzte eta atseden gunea inguratzen duen hesia berritu. Areka guztiak ere garbitu dituzte, parrillak bezala, eta panel informatiboak ere jarri dituzte.
Urriaren 14ra arte
Denboraldia urriaren 14an bukatuko da. Bitartean, berriz, atseden gunean dagoen informazio puntua bisitatu ahal izango dute hara joaten direnek: ostiraletik igandera egongo da zabalik, eta baita jaiegunetan ere. Bisita gidatuak ere eskaintzen ditu guneak, bi euroren truke.