Ezkerretik Bilduzen lehen mintegia
Ezkerretik Bilduz ekimenak lehen bilera Errenteria-Oreretan antolatu du, larunbatean, 10:00etan, Reina aretoan. Bertan, ekimen horren “lehen ekarpen sozioekonomikoa” aurkeztuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hiru hizlari izango dira...
Ezkerretik Bilduz ekimenak lehen bilera Errenteria-Oreretan antolatu du, larunbatean, 10:00etan, Reina aretoan. Bertan, ekimen horren “lehen ekarpen sozioekonomikoa” aurkeztuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hiru hizlari izango dira bertan: Pedro Mari Olaeta ekonomialaria eta fisikoa, Pako Belarra Euskal Herriko Komunistak taldeko kidea eta Antton Mendizabal ekonomialaria.
Hitzaldi horien ildo nagusia “burujabetza ekonomikoa” izango da.
Ezkerretik Bilduz ekimena martxoa erdialdean aurkeztu zuten Altsasun. Hona hemen ekimen horren bideoa.