Arantxa Erriondo: euskararen aldeko ekintzailea
Euskaltzale konprometitua, abertzalea, euskal presoen eskubideen aldekoa, inoiz ez zuen kale egiten haien aldeko karteladetan, eta langile fina. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko Ohorezko Bazkide, horien artean, emakume bakarra izan da, gainera. Halakoxea zen, joan den ostiralean zendu zen Arantxa Erriondo. Bizitza gogorra izanagatik, ezpainetan irribarrea inoiz falta ez zuen emakumea zen, ezta bizitzeko grina eta indarra ere. Maitasunagatik herria utzi, Patxi Galdos senarrarekin ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. Errefuxiatua zuen senarra. Biriatun ezkondu ziren, eta Landetara (Okzitania) bizitzera joan, ondoren. Beste iheslariekin batera, eta paperik gabe zirela, heldu ziren mundura bertan bere seme-alabak, eta haiek txikitatik jaso zuten euskararekiko konpromisoa eta gurasoek halabeharrez utzitako herriarekiko atxikimendua. Kantazaleak ere baziren Arantxa eta Patxi, eta euskal kanturik eta zoriontasunik ez omen zen falta haien etxearen bueltan, gogorrenean ere. Seme-alabek 14 eta 15 urte zituztela itzuli ziren Errenteria-Oreretara Arantxa eta Patxi. Herrira itzultzea zen haien ilusioa. Itzuli zirenetik, bere herriarekiko konpromiso sendoa izan zuen Arantxak, auzo elkarteetan batez ere, gehienbat Erdialdekoan. Herritarren arazoak bideratzeko modua zuen hori, horretan ere konprometitua baitzen. Beraungo institutuko lehenengo D ereduko taldearen atzetik ere Arantxaren itzala suma daiteke. Bere ekinez jarri zuten martxan, eta baita Beraungo auzo elkartean guraso erdaldunentzat antolatutako euskara eskolak ere. Bide oparoa, Arantxarena, [...]
Euskaltzale konprometitua, abertzalea, euskal presoen eskubideen aldekoa, inoiz ez zuen kale egiten haien aldeko karteladetan, eta langile fina. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko Ohorezko Bazkide, horien artean, emakume bakarra izan da, gainera.
Halakoxea zen, joan den ostiralean zendu zen Arantxa Erriondo. Bizitza gogorra izanagatik, ezpainetan irribarrea inoiz falta ez zuen emakumea zen, ezta bizitzeko grina eta indarra ere.
Maitasunagatik herria utzi, Patxi Galdos senarrarekin ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. Errefuxiatua zuen senarra. Biriatun ezkondu ziren, eta Landetara (Okzitania) bizitzera joan, ondoren. Beste iheslariekin batera, eta paperik gabe zirela, heldu ziren mundura bertan bere seme-alabak, eta haiek txikitatik jaso zuten euskararekiko konpromisoa eta gurasoek halabeharrez utzitako herriarekiko atxikimendua.
Kantazaleak ere baziren Arantxa eta Patxi, eta euskal kanturik eta zoriontasunik ez omen zen falta haien etxearen bueltan, gogorrenean ere. Seme-alabek 14 eta 15 urte zituztela itzuli ziren Errenteria-Oreretara Arantxa eta Patxi. Herrira itzultzea zen haien ilusioa. Itzuli zirenetik, bere herriarekiko konpromiso sendoa izan zuen Arantxak, auzo elkarteetan batez ere, gehienbat Erdialdekoan. Herritarren arazoak bideratzeko modua zuen hori, horretan ere konprometitua baitzen. Beraungo institutuko lehenengo D ereduko taldearen atzetik ere Arantxaren itzala suma daiteke. Bere ekinez jarri zuten martxan, eta baita Beraungo auzo elkartean guraso erdaldunentzat antolatutako euskara eskolak ere.
Bide oparoa, Arantxarena, eta batez ere konprometitua, bere hizkuntzarekin eta bere herriarekin. Dagonean dagoela, Patxirekin batera kantuan ariko da Arantxa orain. Beti bezala irribarre batekin. Irribarre konprometituarekin.