Herri kirolak jaun eta jabe goizean
Mendekosteen azken egunean goizean herri kirolak izan dira nagusi. Arratsaldean, Altxorraren bila jolasean arituko dira haur, gazte eta helduak Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Gero, eskualdeko buruhandi eta erraldoien topaketaren kalejira izango d...
Mendekosteen azken egunean goizean herri kirolak izan dira nagusi. Arratsaldean, Altxorraren bila jolasean arituko dira haur, gazte eta helduak Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Gero, eskualdeko buruhandi eta erraldoien topaketaren kalejira izango da 18:00etatik aurrera eta 19:30ean Zabarreren itzulera izango da. Jaiak zezensuzkoarekin bukatuko dira, baina aurretik Tomas Garbizu musika eskolako bandak herria girotuko du. Mendekosteen argazkiak eta bestelakoak hemen ikus daiteke.

