Sagardo Eguna Oiartzunera heldu da
XXIII. Sagardo Eguna ospatzen ari dira Oiartzunen 17:55az geroztik, AEK-k antolatuta. Ttur-tturrek egin du lehen txotxa, elkartearen hamargarren urteurrena delako. Oiartzungo Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai sagardotegietako zukua eskaintzen ari dira,...
XXIII. Sagardo Eguna ospatzen ari dira Oiartzunen 17:55az geroztik, AEK-k antolatuta. Ttur-tturrek egin du lehen txotxa, elkartearen hamargarren urteurrena delako. Oiartzungo Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai sagardotegietako zukua eskaintzen ari dira, baita Lesakako Linddurren Borda, edota Hernaniko Altzueta, Larregain eta Goiko Lastolakoa ere.
Sagardo dastaketaren ondoren, lanean aritu direnek afaria egingo dute Girizia elkartean. Bestalde, Kataxulo Gaztetxiak kontzertuak antolatu ditu, 22:00etatik aurrera. Blackaren kontzertua dago, eta ondoren DJak.

