
Harrera ona izan du talo eta ardo egunak. Eguerdian jende asko bildu da Esmalterian, taloak jatera, ardoak lagunduta. Arratsaldean ere animatu da jendea, eta 19:00az geroztik Modesto ari da plaza girotzen.

Primeran ari dira pasatzen San Pedron bildu diren haurrak. Herriko elkarteek hamaika jarduera prestatu dituzte haur eta gazteentzat, eta eguraldia lagun primeran pasatzen ari dira tailer eta jolastean.

Manuel Beltranek zuzendutako koral kontzertu berezia eskainiko du bihar (hilak 27) Donibanen. 12:00etan irtengo dira Meipitik, eta kantari egingo dute Santiago plaza arteko bidean tartean hainbat geldialdi eginez.

Atzo arratsean aurkeztu zuten aurten Musikaz Blai egitarauaren barruan antolatu duten egitaraua, zinez oparo eta askotarikoa. Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak, guztiei eman zizkien eskerrak “haien ekarpen desinteresaturik ezean erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimenik antolatzea”. Hilaren 31ean, hasiko da VI. Musikaz Blai, ostegunarekin, eta bi astez luzatuko da, Juanje Neirak zehaztu zuenaren arabera “San Joan bezpera bitartean ia egunero kontzertuan izango diren arren”. Festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken honetan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun asmoz. Lehengo astean, saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta bigarren astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan. Musikaz Blai iraungo duen bi asteetan 1500 lagun , 13 talde, 3 banda eta zazpi dantza taldek parte hartuko dute, besteak beste. Pasaiako taldeak ez ezik, Mutriku, Astigarraga, Lezo, Oiartzun, Zumarraga zein Donostiatik etorriko dira taldeak. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, dantza solte txapelketaren LVII. aldia, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua, sagardo jaia… horiek eta beste hamaika kontu uztartu dituzte musika ardatz izango duen egitarauan. Egitaraua: Hilak 31, osteguna: Musika eskolako ikasleen [...]

XXIII. Sagardo Eguna ospatzen ari dira Oiartzunen 17:55az geroztik, AEK-k antolatuta. Ttur-tturrek egin du lehen txotxa, elkartearen hamargarren urteurrena delako. Oiartzungo Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai sagardotegietako zukua eskaintzen ari dira,...

Sagardo Jaia hasi da Lezon, eta lepo dago herriko plaza.

Gaur eguerdian, euskal ezkontzak girotu ditu bazterrak. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Sagardo Festak hartuko du Lezo. Mendekosteetako guztiak jarraitzeko klikatu hemen.

Etzi arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera eraso matxisten aurkako kontzentrazioa egingo dute Niessenen. Instituzio, hezkuntza eta bestelako eragileen laguntzarekin egun ematen diren eraso matxistak salatu nahi dituzte, eta asteleheneko deialdiarekin ...