Musikaz blaituko da Trintxerpe ostegunaz geroztik
Atzo arratsean aurkeztu zuten aurten Musikaz Blai egitarauaren barruan antolatu duten egitaraua, zinez oparo eta askotarikoa. Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak, guztiei eman zizkien eskerrak “haien ekarpen desinteresaturik ezean erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimenik antolatzea”. Hilaren 31ean, hasiko da VI. Musikaz Blai, ostegunarekin, eta bi astez luzatuko da, Juanje Neirak zehaztu zuenaren arabera “San Joan bezpera bitartean ia egunero kontzertuan izango diren arren”. Festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken honetan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun asmoz. Lehengo astean, saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta bigarren astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan. Musikaz Blai iraungo duen bi asteetan 1500 lagun , 13 talde, 3 banda eta zazpi dantza taldek parte hartuko dute, besteak beste. Pasaiako taldeak ez ezik, Mutriku, Astigarraga, Lezo, Oiartzun, Zumarraga zein Donostiatik etorriko dira taldeak. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, dantza solte txapelketaren LVII. aldia, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua, sagardo jaia… horiek eta beste hamaika kontu uztartu dituzte musika ardatz izango duen egitarauan. Egitaraua: Hilak 31, osteguna: Musika eskolako ikasleen [...]
Atzo arratsean aurkeztu zuten aurten Musikaz Blai egitarauaren barruan antolatu duten egitaraua, zinez oparo eta askotarikoa. Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak, guztiei eman zizkien eskerrak “haien ekarpen desinteresaturik ezean erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimenik antolatzea”.
Hilaren 31ean, hasiko da VI. Musikaz Blai, ostegunarekin, eta bi astez luzatuko da, Juanje Neirak zehaztu zuenaren arabera “San Joan bezpera bitartean ia egunero kontzertuan izango diren arren”. Festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken honetan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun asmoz. Lehengo astean, saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta bigarren astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan.
Musikaz Blai iraungo duen bi asteetan 1500 lagun , 13 talde, 3 banda eta zazpi dantza taldek parte hartuko dute, besteak beste. Pasaiako taldeak ez ezik, Mutriku, Astigarraga, Lezo, Oiartzun, Zumarraga zein Donostiatik etorriko dira taldeak. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, dantza solte txapelketaren LVII. aldia, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua, sagardo jaia… horiek eta beste hamaika kontu uztartu dituzte musika ardatz izango duen egitarauan.
Egitaraua:
Hilak 31, osteguna: Musika eskolako ikasleen kontzertua, Gudarien Plazan, 18:30ean.
Ekainak 1: Gudarien plazan, 17:30ean, buruhandiak; 18:00etan, haurrentzako jarduerak, Boveda Gazte Elkartearen eskutik; 20:00etan Illunbe Akordeoi Orkestra.
Ekainak 2: Gudarien enparantzan, 12:00etan Trintxerpeko kantu jira kalez kale ariko da; 21:30ean joera berriak lantzen dituzten ondorengo taldeen emanaldia: Urrezko Muskerrak (Usurbil); Azken tximuak (pasaia), eta Ziztada (Pasaia). Serafin Esnaola plazan, 18:00etan, abesbatzen jaialdia.
Ekainak 3: Serafin Esnaola plazan, 11:30ean, kalejira eta kontzertua, Pasai Donibane, Mutriku eta Trintxerpeko musika bandekin.
Ekainak 4: 18:00etan, animazioa kaleetan Arraiketai eta Patxanga txarangekin. Gudarien plazan, 17:30ean, buruhandiak, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 5: Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 6: Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak, eta 18:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 7: Gudarien Enparantzan, 17:30ean, buruhandiak, eta 19:30ean, musika eskolako ikasleen kontzertua; 19:00etan Itsas Mendi Txistu Taldea.
Ekainak 8: Serafin Esnaola plazan, 18:30etik aurrera joera berriak lantzen dituzten talde pasaitarren emanaldia: m6:30, Octopus, White Storm eta Mudja Project. Gudarien enparantzan; 17:30ean buruhandiak eta 18:30ean, Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia.
Ekainak 9: Serafin Esnaola plazan, 11:30ean, Dantzari Txiki Eguna; 20:00etan, V. Txistularien alardea; 21:00etan, dantza emanaldia Antxoko Alkarkide taldearen eskutik. Gudarien Enparantzan, 18:00etan, Gipuzkoko dantza solteko 57. Haur Txapelketa.
Ekainak 23: 20:00, San Joan bezpera. Dantzak zuhaitzaren eta suaren inguruan, Serafin Esnaola plazan.


