Zabarreren etorrerak emango die hasiera jairik piratenei
Zabarre pirata arratsaldean iritsi eta ordubetera, hasiko dira mendekosteak. Herriko lehenengo jaiak dira, eta piratenak, agian, pertsonaia hori baita oinarrizkoena. Orain dela hemeretzi urte iritsi zen lehenengo aldiz itsaslapurra Lezoko kaira. Orduko Gazte Asanblada osatzen zuten gazteen ekimenez izan zela gogorarazi du Jon Legorburu Zabarre Taldeko kideak. Gorabehera batzuk izan zirela eta, urte batzuetan ez zen egin pirataren etorrera. Orain dela sei urte Zabarre Haserre piratarekin ekimena berreskuratu eta egonkortu egin zela esan du Legorburuk: “Hala ere, gurasoei eta haurrei begirakoa izan zen”. Horiek horrela, gaur Zabarreren segizioa Oroitzene euskaltegi paretik irtengo da, barku baten deskarga egin behar dutelako portuan. Hala ere, Zabarre itsasontzian iritsiko dela jakinarazi du. Oroitzenetik Polentzarrene kalean gora joango dira, eta Andreonen Zabarrek eta alkate txikiek txokolatezko txanponak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ondoren, Atzekoateko iturrian Perutxo eta Zabarreren arteko borrokaldia irudikatuko dute. “Geldialdi hori asko gustatzen zaio jendeari, duela lau urte ezarri zenetik”, zehaztu du Legorburuk. 19:30ean, plazara Atzekoate utzi eta plazara abiatuko dira piratak eta soldaduak. Bertan, Murixkako dantzariak ariko dira. Estreinako aldia izango da piratez jantzita aterako direla. Txupina botatzeko udaletxera igoko dira piratak zein Maddi Azkue eta Unai Cuesta alkate txikiak. Gainera, bigarren aldiz, piratei txapela bordatuak jarriko dizkiete. Hori, jaialdiaren [...]
Zabarre pirata arratsaldean iritsi eta ordubetera, hasiko dira mendekosteak. Herriko lehenengo jaiak dira, eta piratenak, agian, pertsonaia hori baita oinarrizkoena. Orain dela hemeretzi urte iritsi zen lehenengo aldiz itsaslapurra Lezoko kaira. Orduko Gazte Asanblada osatzen zuten gazteen ekimenez izan zela gogorarazi du Jon Legorburu Zabarre Taldeko kideak. Gorabehera batzuk izan zirela eta, urte batzuetan ez zen egin pirataren etorrera. Orain dela sei urte Zabarre Haserre piratarekin ekimena berreskuratu eta egonkortu egin zela esan du Legorburuk: “Hala ere, gurasoei eta haurrei begirakoa izan zen”.
Horiek horrela, gaur Zabarreren segizioa Oroitzene euskaltegi paretik irtengo da, barku baten deskarga egin behar dutelako portuan. Hala ere, Zabarre itsasontzian iritsiko dela jakinarazi du. Oroitzenetik Polentzarrene kalean gora joango dira, eta Andreonen Zabarrek eta alkate txikiek txokolatezko txanponak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ondoren, Atzekoateko iturrian Perutxo eta Zabarreren arteko borrokaldia irudikatuko dute. “Geldialdi hori asko gustatzen zaio jendeari, duela lau urte ezarri zenetik”, zehaztu du Legorburuk.
19:30ean, plazara
Atzekoate utzi eta plazara abiatuko dira piratak eta soldaduak. Bertan, Murixkako dantzariak ariko dira. Estreinako aldia izango da piratez jantzita aterako direla.
Txupina botatzeko udaletxera igoko dira piratak zein Maddi Azkue eta Unai Cuesta alkate txikiak. Gainera, bigarren aldiz, piratei txapela bordatuak jarriko dizkiete.
Hori, jaialdiaren lehenengo atalari dagokionez. Izan ere, Legorburuk hiru fasetan banatu du Zabarreren etorrera. Bigarrena, berriz, afari piratarekin hasiko da. Bakoitzak bere janaria etxetik eraman beharko du, eta udala arduratuko da mahaiak, aulkiak, sagardoa eta bestelako azpiegitura jartzeaz. Gurutze Santuaren plazan izango da afaria, eta euria eginez gero, Saldiseko aterpea baliatuko dute.
Txupinazotik afarira bitarteko tarte horretan, baina, ez da girorik faltako. Legorburuk azaldu duenez, giroa mantentzeko ardura hartu dute herriko hainbat gaztek bigarren urtez jarraian, eta txaranga osatuko dute, kalez kale ibiltzeko.
Afaldu ondoren hasiko da festaren hirugarren fasea. Herritarrek dantzaldia egiteko ardura hartuko dute. AEK-k antolatuta, gainera, bakoitzaren abesteko gaitasuna neurtuko dute karaokean. Barrutik bustita daudenek kanpotik busti nahi badute, gainera, herriko euskaltegikoek antolatutako apar festan parte har dezakete.
Itzulera eta datorren urtea
Bigarren aldiz egingo dute Zabarreren Itzulera, etzi arratsaldean. Legorburuk aitortu duenez, aurtengoa «prestatuagoa» egongo da. “Iaz korrika eta presaka egin genuen”, onartu du, “eta aurten gidoi bat izango dugu. Izan ere, iaz Lezon bizi den idazle batek itzulera ikusi zuen, eta handik hilabetera gidoi landu bat bidali zigun”.
Etzikoa pasatuta, datorren urtekoa lantzen hasiko dira Zabarre Taldekoak. Izan ere, 2013an hogei urte beteko dira herriaren ikur bihurtu den pirata herrira iritsi zenetik. Ideia batzuk badituzte horretarako, eta horiei helduko dietela adierazi du Legorburuk. “Zabarrek hartu duen pisua ikusita, Trapujalerekin bezalako zerbait egin nahi dugu. Harremanak hasi ditugu komiki bat egiteko”, azaldu du.