Talo Egunaren barruan ardoa dastatzeko aukera izango da aurten lehenengoz
Aurten taloak ongi datorkion laguntzaile bat izango du: ardoa. Bihar egingo dute Koldo Mitxelena plazan Talo eta Ardo Eguna, Landare elkarteak antolatuta. Egun osoan zehar taloa esku batean eta bestean, berriz, ardo kopa edukitzeko aukera izango dute hara joaten direnek. Antolatzaileen arabera, Talo Eguna egiten duten 31.en aldia da, baina aurtengo berritasun nagusia ardoarekin etorriko da. Gogorarazi dutenez, azken urteetan jendearen parte hartzea jaitsi da, eta horregatik, beste elementu bat batzea erabaki dute, ardoa. Rueda jatorrizko izendapena duten ardo txuriak, Errioxa jatorri izendapena duten ardo beltzak eta Nafarroako ardo gorria dastatzeko aukera izango da. Hamabi izango dira, guztira. Animatzen denak 6 euroren truke ardo kopa eraman, hiru ardo dastatu eta talo pintxo bat jateko aukera izango du. Hortik aurrera, gehiago jan edo edan nahi dutenek euro baten truke izango dute ardoa, eta 1,5 euro ordainduta taloa. Goizetik gauera Egun osoan zehar egongo dira talogileak lanean, eta ardo postuak, berriz, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era. Talogileak Ataun eta Errenteria-Oreretatik etorriko direla eta ardo marka guztiak Euskal Herrikoak direla jakinarazi du Landarek. Norbaiti bereziki ardoren bat gustatuz gero, txartelak emango dituzte. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Landare, Gailur, Sindikato, Manuel, Paraiso, Txilintxa, Arkaitza, Reyna, Batzokia eta Zuketzi, jaia antolatzeko laguntza emateagatik. Ardoa Beltzak [...]
Aurten taloak ongi datorkion laguntzaile bat izango du: ardoa. Bihar egingo dute Koldo Mitxelena plazan Talo eta Ardo Eguna, Landare elkarteak antolatuta. Egun osoan zehar taloa esku batean eta bestean, berriz, ardo kopa edukitzeko aukera izango dute hara joaten direnek.
Antolatzaileen arabera, Talo Eguna egiten duten 31.en aldia da, baina aurtengo berritasun nagusia ardoarekin etorriko da. Gogorarazi dutenez, azken urteetan jendearen parte hartzea jaitsi da, eta horregatik, beste elementu bat batzea erabaki dute, ardoa. Rueda jatorrizko izendapena duten ardo txuriak, Errioxa jatorri izendapena duten ardo beltzak eta Nafarroako ardo gorria dastatzeko aukera izango da. Hamabi izango dira, guztira.
Animatzen denak 6 euroren truke ardo kopa eraman, hiru ardo dastatu eta talo pintxo bat jateko aukera izango du. Hortik aurrera, gehiago jan edo edan nahi dutenek euro baten truke izango dute ardoa, eta 1,5 euro ordainduta taloa.
Goizetik gauera
Egun osoan zehar egongo dira talogileak lanean, eta ardo postuak, berriz, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era. Talogileak Ataun eta Errenteria-Oreretatik etorriko direla eta ardo marka guztiak Euskal Herrikoak direla jakinarazi du Landarek. Norbaiti bereziki ardoren bat gustatuz gero, txartelak emango dituzte.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Landare, Gailur, Sindikato, Manuel, Paraiso, Txilintxa, Arkaitza, Reyna, Batzokia eta Zuketzi, jaia antolatzeko laguntza emateagatik.
Ardoa
- Beltzak (Errioxa jatorri izendapena). Viña el Pago, Valelamillo, Landaluce, Laukote, Mi Villa, Viñestral eta Sonsierra.
- Ardo gorri nafarrak. Upain eta Argaray.
- Txuriak (Rueda jatorrizko izendapena daukatenak). Verderol eta Castelo de la Dehesa.
- Ekologikoa (Beltza). Mendiko.