Maialen Elortzak resurreccion Maria Azkue literatur saria irabazi du
Resurreccion Maria Azkue literatur saria jaso du Maialen Elortza Otaegi oiartzuarrak (Haurtzaroko ikasleak), Euskaltzaindiaren eskutik. Asteazkenean izan zen sari banaketa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. B mailako olerki alorreko bigarren saria izan da Elortzarentzat, Zer da denbora? lanarekin. Literatura du gustuko eta idazten trebea dela erakutsi du beste behin ere. Izan ere, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan behin baino gehiagotan saritu dute. Literaturara erakartzeko Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzte Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak. Idazle gazteak literatur mundura erakartzeko banatu ohi ditu dituzte.
Resurreccion Maria Azkue literatur saria jaso du Maialen Elortza Otaegi oiartzuarrak (Haurtzaroko ikasleak), Euskaltzaindiaren eskutik. Asteazkenean izan zen sari banaketa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. B mailako olerki alorreko bigarren saria izan da Elortzarentzat, Zer da denbora? lanarekin.
Literatura du gustuko eta idazten trebea dela erakutsi du beste behin ere. Izan ere, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan behin baino gehiagotan saritu dute.
Literaturara erakartzeko
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzte Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak. Idazle gazteak literatur mundura erakartzeko banatu ohi ditu dituzte.