Lokarri kalera irtengo da
Aieteko adierazpenari babesa emateko kanpaina berria hasi dute eta etzi Lokarriko kideak kalera irtengo dira bake prozesua babesteko eta indartzeko sinadurak biltzera. San Pedro kalean izango dira goizeko 11:30etatik 14:30era eta informazioa orriak ban...
Aieteko adierazpenari babesa emateko kanpaina berria hasi dute eta etzi Lokarriko kideak kalera irtengo dira bake prozesua babesteko eta indartzeko sinadurak biltzera. San Pedro kalean izango dira goizeko 11:30etatik 14:30era eta informazioa orriak banatuko dituzte. “Ez da geldirik egoteko unea, horregatik, bake prozesua errotzeko kalean sinadurak biltzeko mahaiak ipiniko ditugu”, azaldu dute taldeko kideek.